LOCALRES proiektua

Ispasterren garatuko den LOCALRES proiektu europearrak tokian tokiko energia-sistema berriztaileak ezarriko ditu, energia berriztagarrien garapena sustatuko duten energia-komunitateen bidez, energia bidezko eraldaketa pertsona ororen esku jartzeko.

Lau urteko iraupena izango duen proiektua CARTIF fundazioa izango du buru. Proiektuak tresna digital berriak eskainiko ditu egungo energia-sisteman espero den egitura-aldaketa maila ezberdinetan bultzatzeko energia zentral birtual baten bitartez:

1- Sorkuntza: energia berriztagarrien ekoizle txikien kopurua handitzea.
2- Merkatua: tokiko energia merkatuak sortzea, hornitzaileek beren aukerako energia bolumenak tokiko komunitateetan saldu ahal izateko.
3- Banaketa: norabide anitzeko energia-fluxua ezartzea eta energia berriztagarrien komunitateak sustatutako energia-zerbitzuak sustatzea.
4- Kontsumitzaileak: kontsumitzaileak ahalduntzea energia-sisteman aktiboak izan daitezen eta parte har dezaten beren energia berriztagarrien komunitateen diseinuan.

Empowering local renewable energy communities for the decarbonisation of the energy systems | LocalRES Project | Fact Sheet | H2020 | CORDIS | European Commission (europa.eu)

HAPPENING proiektua

Ispasterren garatuko den HAPPENING proiektu europearrak etxebizitzen klimatizazio eraginkorra sustatuko du.

HAPPENING: HeAt PumPs in existing multi-family buildings for achieving union’s ENergy and envIromeNtal Goals

Familia anitzeko etxebizitza-eraikinetan energia garbiaren ekoizpenarekin konbinatutako bero-ponpen instalazioa sustatzeko sortu da proiektua, Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Batasunaren “Horizonte 2020” programaren funtsekin babestuta eta Tecnalia zentro teknologikoa buru duela.

Proiektuak 4 urteko iraupena izango du eta guztira 2,9 milioi euroko aurrekontua du. Europako lau herrialdetako 12 erakundek osatzen dute partzuergoa: Tecnalia, Girotze, Barrizar, ANESE eta Green Building Council España (GBCe) (Espainiaren aldetik); EURAC, Tecnozenith, INNOVA eta RINA-C (Italiaren partaidetza); eta AEE INTEC eta GWS (Austria) eta Fraunhofer (Alemania).

Tecnaliak Barrizarrekin batera egingo du lan Ispasterko udalerrian eta helburua eraikin mota desberdinetarako bero-ponpen bidezko irtenbideak lortzea da. Ispasterko udalean garatuko den proiektua aldi berean Italiako eta Austriako beste bi udalerritan gauzatuko da, Verzuolo eta Graz-en zehazki.

Happening Project – Happening Project (happening-project.eu)