Entries by

Energia Planak 2020-2040

Berotegi efektuko gasen isuria eta energiaren kontsumoa gutxitzeko Europar Batasunak ezarri dituen helburuak betetzeko asmoz, hainbat udal Klima Aldaketa arintzeko eta honetara Egokitzeko Plan Integratuaren garapena amaitu berri dute, 2020an hasi genituen lanak bukatuta. Hona hemen planaren helburuak: 2040. urterako udalerriaren CO2 emisioak %60 murriztea 2040. urterako energia-kontsumo primarioa %40 murriztea 2040. urterako energia berriztagarrien […]

Karga-puntua Ispasterren baterietara konektatuta

Ispaster herriko bero-sare eta autokontsumo elektrikoko proiektuaren barnean hainbat ekintza berri garatzen dira urtero. Aurten, 5. fasean, karga-puntu elektriko bat instalatu da. Gainera, 29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 […]

32 kW-ko instalazio FV partekatua Ziortza-Bolibarren

Ziortza-bolibarko Udalak 32 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jarri du, instalazio hau Udal Energia Planaren ekintza bat izanik. Guztira 400 W-ko 80 eguzki-plaka instalatu dira eta sorkuntza hainbat eraikin publikoen artean banatzen da: Udaletxe berria, udaletxe zaharra, kulturgunea, frontoia, taberna eta museoa. Mota honetako autokontsumoa burutzeko (partekatua) parte hartzen duten eraikinak instalazioa kokatzen den tokitik […]

LED argien aldaketa Ziortza-Bolibarko baserrietan

Ziortza-bolibarko udalak 2020. urtean garatzen hasitako Udan Energia Planaren harira, kontsumo publikoan argiteriak duen pisua nabarmendu zen, argindarrak udal kontsumo elektrikoan %75eko pisua zuela jabetuz. 2021. urtean aldiz, udalak herriguneko eta auzoetako LED argien aldaketa gauzatu du, aurrezpen garrantzitsuak lortuz, eta orain, baserri eta etxe sakabanatuetan eskaintzen den zerbitzu honen eraginkortasuna hobetu nahi du. Sodio-lurrunezko […]

Aerotermia eta FV instalazioa Plentzian

Plentziako etxebizitza batean aerotermia sistema bat eta instalazio fotovoltaiko berria instalatu dira, CO2 isuririk gabeko etxebizitza bihurtuz. Eskari termikoa 32 kW-ko gas naturaleko galdara batekin asetzen zen eta sistema horren ordez 12 kW-ko KOSNER bero-ponpa instalatu da, tenperatura baxuko erradiadoreekin batera berokuntzarako eskaria asetzeko. UBS lortzeko, berriz, 200 litroko bero-ponpa integratua duen depositua jarri da […]

Aerotermia eta instalazio FVa Otxandion

Aerotermia eta instalazio fotovoltaikoa Otxandion, isuririk gabeko etxebizitza: 30 kW-ko GLP galdara kendu eta 10 kW-ko potentzia termikoa duen KOSNER bero-ponpa instalatu da berokuntzarako, tenperatura baxuko erradiadoreekn batera funtzionatuko duena. Gainera, UBS lortzeko bero-ponpa integratuta duen depositu bat instalatu da. Kontsumo elektrikoaren igoera honi aurre egiteko 3,6 kW-ko instalazio fotovoltaikoa kokatu da etxebizitzako teilatuan, Fronious […]

Instalazio FVa Lekeition

Lehen Lekeitioko txabola honek ez zuen argindarrik. Orain, ordea, eguzki-plaken eta baterien bidez aparatu desberdinak konektatu ahal izango dira, hozkailu bat eta argiak adibidez. 400 W-ko 4 eguzki-plaka instalatu dira teilatuan, 1.600 W guztira, eta plaka hauek sortutako energia 6 kWh-ko kapazitate totala duten baterietan biltegiratuko da. Azkenik, inbertsorearen bidez gehienez 3 kW-ko potentzia emango […]

LOCALRES proiektua

Ispasterren garatuko den LOCALRES proiektu europearrak tokian tokiko energia-sistema berriztaileak ezarriko ditu, energia berriztagarrien garapena sustatuko duten energia-komunitateen bidez, energia bidezko eraldaketa pertsona ororen esku jartzeko. Lau urteko iraupena izango duen proiektua CARTIF fundazioa izango du buru. Proiektuak tresna digital berriak eskainiko ditu egungo energia-sisteman espero den egitura-aldaketa maila ezberdinetan bultzatzeko energia zentral birtual baten […]

HAPPENING proiektua

Ispasterren garatuko den HAPPENING proiektu europearrak etxebizitzen klimatizazio eraginkorra sustatuko du. HAPPENING: HeAt PumPs in existing multi-family buildings for achieving union’s ENergy and envIromeNtal Goals Familia anitzeko etxebizitza-eraikinetan energia garbiaren ekoizpenarekin konbinatutako bero-ponpen instalazioa sustatzeko sortu da proiektua, Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Batasunaren “Horizonte 2020” programaren funtsekin babestuta eta Tecnalia zentro teknologikoa buru duela. Proiektuak […]