Energia geotermikoa lurreko barnearen beroaren ustiapenaren bitartez lortzen den energia berriztagarria da.
«Geotermikoa» terminoa grekotik dator, geo («Lurra») eta thermos-a («beroa») esan nahi du; literalki «Lurraren beroa». Lurreko barnea bero dago eta tenperatura sakontasunarekin handitzen doa.Geruza sakonak tenperatura garaietara daude eta, sarritan, sakontasun horretara ura berotzen den maila freatikoak daude nun igotzerakoan ur beroak edo lurrunak geiserrak edo erromatarren garaietan bainuetarako erabilitako iturri termalak bezalako adierazpenak sortzen dituzte. Gaur egun, zulaketa eta ponpatze metodoen aurrerapenek energia geotermikoa munduko leku ugarietan erabiltzea ahalbideratzen dute.
Klimatizazio geotermikoa zorupe ez hain sakoneko etengabeko tenperatura(10-16ºC) aprobetxatzen duen, berokuntza edo hozte, sistema da.Beharrizanaren arabera, bero itxuran dagoen energia, giro batetik bestera aldatzen duen makina termikoa den bero-bonba erabiltzen da. Bere funtzionamendua hotzerako edo kalefazio bezala funtzionatzen duen aire girotu tradizionalaren antzekoa da. Zorupea urte guztian egoten da tenperatura neutro baten (udan airea baino freskoago eta neguan epelago) eta energia transferentzia egiteko langutxiago egin behar duenez,bero-bonbaren errendimendua handia da.