Biomasa banako batengan, maila trofiko bateko, populazio bateko edo ekosistema batean metetutako materia kantitatea da.
Biomasaren errekuntzaren bidez bero sorkuntza
Biomasa erregai barriztagarri mota bat da, prozesu biologiko edo mekanikoren batean eratutako materia organiko eta ez-organikoaren ustiapenetik sortua, gehienetan, gizaki bizidunetako edo bere hondarretako substantziak eta hondakinak.
Erregai iturri bezala erabilitako materialagaitik biomasa honela sailkatzen da:
Basoetako biomasa zuhaitzak, sastrakak, laborantza landareak e. a. Baso-ustiapenetan balore energetiko haundia duten hondakin edo azpiproduktu batzuk sortzen dira ez dutenak baliorik altzariak ez papela egiteko eta iturri energetiko bezala aprobetxatu ahal dira.
Egurraren hondarrak energia sortzeko aprobetxatu daitezke, baita ere egurraren transfomazio industria(zerrategiak, arotzegiak, altzari lantegiak eta beste batzuk) hondakinak. “Laborantza energetikoa” beste biomasa mota bat da. Energia soilik erabiltzeko egindako landaketak dira.
Hondakin hauek birrinduta eta konpresioarekin beste biomasa mota batzuk sortzen dira, esate baterako espalak eta pelletsak.
Biomasa erresiduala nekazaritza jardueratan, abeltzaintzan eta zuraren transformazio industrian(inausketak, almendra oskolak, oliba hezurrak, paletak, serrautza) sortutako azpiproduktu edo hondakinak dira.
Biomasa eremu askotan erabili daiteke, txikian adibidez tximineetan, ertainean adibidez granja bateko kalefazioa edo haundia zentral termikoetan elektrizitatea lortzeko edo hiri bateri kalefazioa emoteko.
Baina biomasa guztia ez da bardina eta horregaitik biomasa ebaluatzeko orduan aldagai hauek kontutan eduki behar dira:
- Hezetasuna: zenbat eta txikiagoa izan hobea izango da lehengaiaren kalitatea eta prezioa.
- Tamaina eta forma: biomasa tamaina eta forma ezberdinetan aurkezten da(astila, pellet…).
- Osaketa kimikoa: ez dezala eduki behar den baino gehiago elemento kimiko kontaminatzailerik(kloro,fluor,azufrea..)
- (Desidad) Trinkortasun erreal eta itxurazkoa: asko aldatzen da biomasaren tipologia eta zelan aurkezten den arabera.
- Bero ahalmena: (Kj/Kg base sikua):kilo bat biomasa erreterakoan sortzen dan bero kantitatea.
- Errautsen kopurua: erabiltzaile gehienentzat komeni da %1a baino txikiagoa izatea.
- Errautsen fuzio tenperatura: altua izatea interesaten da.
Energia barriztagarrien eta iraunkortasunaren helburuak lortzeko arlo garrantzitsua da biomasa. Beste energia barriztagarriak bezala kanpotik daukagun dependentzi energetikoa eta negutegi efektua egiten duten gasen gutxitzea ahalbideratzen du. Gainera baso sektorearen mantentzea eta diverfikazioa laguntzen du, enplegu lokala bultzatuz.
-
Biomasa etorkizuneko erregai barriztagarria da, ingurugiroarekin errespetua duena eta protokolo internazionalak betetzen laguntzen duena.
-
Biomasaren CO2 (karbono dioxidoa) isurketak neutroak dira. Erretzerakoan botatzen duen CO2 kopurua bizirik dagoenean xurgatzen duen kopuru bera da.
-
Biomasaren lehengaia hondakina bada, erregai hauek reziklatzen laguntzen dute.
-
Iraunkortasunagaz gestionatu ezkero, biomasa energi iturri agortu ezina da.
-
Biomasa energi etengabea da eta biltegiratuta gorde daiteke.
-
Biomasatik sortutako energia ez dago merkatuko prezioen aldaketen menpe herrirako lan iturria da.
-
Erregai fosilentzako alternatiba ona da biomasa.
-
Biomasaren produkzioak basoen garbiketa dakar eta honek sute arriskua gutxitzea dakar.