Energia geotermikoa lurreko barnearen beroaren ustiapenaren bitartez lortzen den energia berriztagarria da.
«Geotermikoa» terminoa grekotik dator, geo («Lurra») eta thermos-a («beroa») esan nahi du; literalki «Lurraren beroa». Lurreko barnea bero dago eta tenperatura sakontasunarekin handitzen doa.Geruza sakonak tenperatura garaietara daude eta, sarritan, sakontasun horretara ura berotzen den maila freatikoak daude nun igotzerakoan ur beroak edo lurrunak geiserrak edo erromatarren garaietan bainuetarako erabilitako iturri termalak bezalako adierazpenak sortzen dituzte. Gaur egun, zulaketa eta ponpatze metodoen aurrerapenek energia geotermikoa munduko leku ugarietan erabiltzea ahalbideratzen dute.
Klimatizazio geotermikoa zorupe ez hain sakoneko etengabeko tenperatura(10-16ºC) aprobetxatzen duen, berokuntza edo hozte, sistema da.Beharrizanaren arabera, bero itxuran dagoen energia, giro batetik bestera aldatzen duen makina termikoa den bero-bonba erabiltzen da. Bere funtzionamendua hotzerako edo kalefazio bezala funtzionatzen duen aire girotu tradizionalaren antzekoa da. Zorupea urte guztian egoten da tenperatura neutro baten (udan airea baino freskoago eta neguan epelago) eta energia transferentzia egiteko langutxiago egin behar duenez,bero-bonbaren errendimendua handia da.
Aerotermia aireko beroa erabiliz lortzen den energia berriztagarria da.
Horrela, airean dagoen energia termikoa aprobetxatzen da eta eraikuntza baten barruan sartu berokuntza, hozketa edo ur bero sanitarioarekin hornitzeko, lekuaren konfort eskaeraren arabera. Airean naturalki gordetako energia, tenperatura eran, agorezina dela esan daiteke, izan ere, bide naturalen bidez (eguzkia, hain zuzen) birsortu daiteke eta, horregatik, aerotermia energia berriztagarritzat hartu daiteke.
Aerotermiaren kasuan ere bero ponpa ezinbesteko elementua izango da sistemaren funtzionamendu egokia izateko, non foko termiko batetik beroa hartzen den beste batera emateko. Aerotermiaren kasuan, bero ponpa nagusienak aire-aire eta aire-urakoak dira.
Bero ponpen moldakortasunak beste teknologia sortzaileekin konbinatzea baimentzen du, gas, gasolio edo biomasa galdarekin, adibidez. Ezaugarri honen bidez, etxebizitzan dagoen galdara aprobetxatu daiteke eta bero ponparekin konektatu, berokuntza sistema hibridoa eratuz. Tresna hauen konbinazioarekin aurrezpen energetiko handiak lortu daitezke, %60a arte heldu daitekenak beste sorkuntza sistemekin konparatuz (gasa, adibidez).