Energia hidraulikoa altuera batetik uraren jaitsiera aprobetxata sortzen den energia elektrikoari deitzen zaio. Gaur egun, energia hidraulikoaren erabileraren adierazgarri onenetako bat ingurugiroan inpaktu baxua duen energia mikrohidraulikoa da.
Energia hidraulikoak uraren korrontearen edo ur-jauzi naturalen energia zinetika eta potentzialaren ustiapenetik lortzen du elektrizitatea. Prozesuan, energia potentziala, uraren jaitsieran zehar, zinetika bihurtzen da eta horrek turbina bat mugitzen du energia hori aprobetxatzeko.Baliabide hau lor daiteke naturan agertzen diren moduan baliabideak aprobetxatuz, adibidez zintzur bat edo ur-jauzi naturala, edo urtegien eraikuntzaren bitartez.
Aspalditik daude ustiapen txikiak nun ibai bateko korronteak pala-errotore bat mugitzen du eta aplikatutako mugimenduarekin energia sortzen da. Hala ere, gaur egun erabilerarik ohikoena urtegietako zentral hidroelektrikoak dira.