Energia eolikoa haizetik lortutako energia da, hots, aire-korronteen efektuagatik sortutako energia zinetikoa eta giza jardueretarako beste energia forma erabilgarri batzuetan bihurtzen dana. «Eolikoa» terminoa aeolicus-a latinetik dator, mitologia greziarreko haizeetako jainkoa.
Gaur egun, energia eolikoa gehien bat banaketa sare handietara konektatutako haize-sorgailu haundien bitartez elektrizitatea sortzeko erabiltzen da. Lurrean eraikitako parke-eolikoak, energia-iturri gero eta merkeago eta konpetitiboago bihurtzen ari dira eta eskualde batzuetan beste energia-iturri konbentzional batzuk baino merkeago.
Mini Eolikoa
Instalazio eoliko txikiek elektrizitatea eman dezakete, adibidez, urrun eta isolatutako sare elektrikorako sarbiderik ez duten eskualdeetan , eguzki-energia fotoboltaikoak bezala.