Ekoizpen ikuspuntutik eguzki energia bitan zatitzen da:
Energia solar fotoboltaikoa iturri barriztagarritik sortutako energia da. Plaka edo zelula fotolboltaikoa deitutako elementu argi eramaile edo erdi eramaile bat eguzki erradiazioarekin kontaktuan jartzerakoan sortzen da.
Energia-mota hau hainbat aplikazio eta aparatu autonomoak, aterpetxe edo sare elektrikotik isolatutako etxebizitzak hornitzeko eta elektrizitatea eskala handian banaketa-sareetan zehar produzitzeko erabiltzen da. Energia berriztagarrien eskari hazkorragatik eguzki-plaka eta instalazio fotoboltaikoen fabrikazioak nabarmen egin du gora azken urteetan. 2001 eta 2015 urteen bitartean energia fotovoltaikoko ekoizpenaren hazkunde esponentziala gertatu da, gutxi gorabehera bi urtez behin bikoiztu egin da.Munduan sarera konektatutako potentzia fotovoltaikoa 16 gigawatt (GW) zen 2008an, 40 GW 2010ean,100 GW 2012an eta 180 GW 2014an.2015aren amaieran, munduan potentzia fotovoltaikoko 230 GW inguru jarrita zeudela kalkulatzen zen.
Eguzki-energia termikoa edo termoeguzki-energia beroa sortzeko eguzkiaren energia erabiltzean datza. Elikagaiak prestatzeko edo etxe-kontsumora zuzendutako ur beroa eta kalefazioa ekoizteko erabiltzen da, baita ere energia mekanikoa sortu eta harengandik aurrera, energia elektrikoa ekoizteko. Beroa elektrizitatearen ordez erabiltzen duten hozte-makinaren bitartez hotza sortu leike lokaletako airea egokitzeko.
Eguzki-energia termikoko kolektoreak tenperatura baxoa ertain eta altukoak bezala daude sailkatuta. Tenperatura baxoko eta erdiko kolektoreak plaka lauak edo huts-tutuak dira eta ura edo airea berotzeko erabiltzen dira. Tenperatura altuko kolektoreek eguzki-argia erakartzen dute ispiluak edo leiarrak erabiliz eta gehienetan energia elektriko-ekoizpenerako izaten dira. Sistema termikoa fotoboltaikoa baino askoz eraginkorragoa da, errendimendua gutxi gorabehera 3 aldiz handiagoa da