Bisita Ispasterreko instalazioan

Pasa den ostiralean, Ekainak 9, Usubilgo Landbide Eskolako ikasleak Ispasterrera etorri ziren Barrizarrek instalatutako mikro-sarea bisitatzera. Fernando Bengoetxearekin, eguzki energia fotoboltaikoko arduradunarekin, etorritako taldea Txiletik heldu zen duela hilabete batzuk Euskadin instalazio fotoboltaikoen eta berriztagarrien esparruan hezitzeko eta gure erkidegoan sektore honen errealitatea ezagutzeko. Horregatik, bere heziketaren gehigarri moduan, duela egun batzuk Lasturreko instalazio fotoboltaiko isolatua bisitatu ahal izan zuten (Ekain Solarrek diseinatua)  eta pasaden ostiralean gure instalazioa Ispasterren ezagutu ahal izan zuten. Bisitan zehar, eta Iñaki Gazteluk (Barrizarren energia kudeatzailea) eta Fernandok gidatuz, proiektuaren atal desberdinak ezagutu, erabilitako ekipoa ikusi eta proiektuak azken urteotan herrian izandako eragina ulertu ahal izan zuten. Bisita bukatzean, zalantzak galdetu zituzten eta proiektu mota hauekiko iritsia partekatu zuten haien herrialdean ezartzeko ideiarekin.