Entries by

Ibilgailu elektrikoentzako karga-puntu publiko berria Gautegiz Arteagan

Ibilgailu elektrikoentzako karga-puntu publikoa instalatu da Gautegiz Arteagan, udalerrian mugikortasun jasangarria sustatzeko eta garraioaren deskarbonizazioan aurrera egiteko helburuarekin. Jarduketaren barruan, 2 × 22 kWko karga-puntu bikoitza instalatu da, 2 motako bi konektorez hornitua eta kargen kudeaketa, erabiltzaileen sarbide-kontrola eta azpiegituraren monitorizazioa ahalbidetzen dituen kudeaketa-sistema adimendunarekin. Azpiegitura udaletxearen atzealdean eraiki den aparkaleku berrian kokatu da. Azpiegitura […]

Busturiko Klima eta Energia Plan Integratua

Busturiko Udalak mugarri garrantzitsua ezarri du 2025ean udalerriaren trantsizio energetikoan: Klima eta Energia Planaren garapena. Dokumentu estrategiko honek datozen 25 urteetako bide-orria finkatzen du, karbonoan neutroa izango den udalerria lortzeko asmoz. Euskadiko zein Europako estrategia nagusiekin bat eginez, plan honek Busturiko energia-kontsumoaren eta isurien azterketa sakona du oinarri. Gainera, klima-aldaketak herrian izan ditzakeen arriskuak aurreikusteko […]

Amorotoko argiteria publikoaren auditoretza energetikoa

Barrizarrek Amorotoko Udalarentzat argiteria publikoaren auditoretza energetikoa egin du, udalerriko argiteria publikoaren instalazioen egoera, energia-eraginkortasuna eta indarreko araudiaren betetze-maila ebaluatzeko. Lanaren barruan, udalerriko argiteria publiko osoaren inbentarioa osatu da, aginte-koadroak, luminariak eta gainerako elementuak identifikatuta eta karakterizatuta. Horrez gain, energia-kontsumoa eta fakturazioa aztertu dira, argiztapen-mailen neurketak egin dira, instalazio elektrikoen egoera eta eraginkortasuna ebaluatu dira, […]

Karga-puntu elektrikoa Markina-Xemeingo etxebizitza bloke bateko garajean

Markina-Xemeingo etxebizitza-bloke batean ibilgailu elektrikoentzako karga-puntu baten instalazioa egin da. Ekipamendua eraikinaren lurpeko solairuan kokatutako garaje indibidual itxi batean instalatu da, erabiltzailearen etxebizitzaren azpian bertan. Honi esker, ibilgailu elektrikoa etxebizitzatik zuzenean hornitutako puntu propio batean kargatu ahal izango da. Instalatutako ekipamendua V2C Trydan modelokoa da, erabilera domestikorako eta eguneroko kargarako irtenbide eraginkor eta fidagarria eskaintzen […]

10 kW-ko aerotermia biblock instalazioa Lekeition

Aerotermia teknologia gero eta aukera ezagunagoa da eraikinen deskarbonizazioan, energia berriztagarrien erabilera handitu eta erregai fosilen menpekotasuna murriztuta. Etxebizitza honetan berokuntza eta ur bero sanitarioa (UBS) hornitzeko aerotermia bibloc sistema bat instalatu da, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia-kontsumoa murrizteko helburuarekin. Instalatutako ekipamendua Kosner Aquaris Bibloc MD 10 R-32 bero-ponpa da. Sistema honek 10 kW-ko potentzia termiko […]

Eguzki-instalazio fotovoltaikoa Markina-Xemeinen

Barrizarrek autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaiko berri bat gauzatu du Markina-Xemeingo Meabe auzoan, etxebizitzaren energia-autonomia handitzeko eta sare elektrikotik datorren kontsumoa murrizteko. Jarduketaren barruan, 9,28 kWp-ko instalazio fotovoltaikoa, 6 kW-ko inbertsore hibridoa eta 20,16 kWh-ko bateria-sistema instalatu dira. Konfigurazio horri esker, sortutako eguzki-energia ahalik eta gehien aprobetxatzen da, soberakina biltegiratu edo sare elektrikora bideratuta, autokontsumoaren eraginkortasuna maximizatzeko. […]

Energia-fosilen merkealdiaren amaiera: nola eragingo dion ETS 2 sistema berriak zure berokuntza-fakturari

Europar Batasunak behin betiko urratsa eman du trantsizio energetikoa bizkortzeko bidean. (EB) 2023/959 Zuzentarauaren bitartez, Isurketak Tratatzeko Sistema berria (ETS2) onartu da. Sistema honek, lehen aldiz, eraikinetako eta errepideko garraioko erregai-kontsumoak sortutako CO2 isuriak ordaintzera behartzen du. Orain arte, “kutsatzeagatiko kostu” horrek industria handiei baino ez zien eragiten (ETS1 sistema), baina 2027tik aurrera, egunerokoan erabiltzen […]

Instalazio fotovoltaikoa Markina-Xemeingo bi etxebizitzako eraikin batean

Markina-Xemeingo baserri bikoitz batean autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat egin da, bi hornidura monofasikori energia berriztagarria emateko eta bakoitzarentzat biltegiratze-sistemarekin. Etxebizitza bakoitzera konektatutako instalazioak 8,93 kW-ko potentzia du paneletan, 595 W-ko 15 panel fotovoltaiko bifazialekin eta Azzurro HYD 6000 ZSS HP inbertsore hibridoarekin. Horrez gain, 10 kWh-ko Pylontech litiozko bateriak instalatu dira, sortutako energia metatu eta […]

Aerotermia instalazioak Lemoizen: Kultur Etxea eta Mediku kontsulta

2025eko bigarren seihilekoan zehar, Lemoizko udal ekipamenduetan bi obra esanguratsu gauzatu dira, eraikinen energia-eraginkortasuna eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko helburuarekin. Urizar auzoko kultur etxean, aerotermia bidezko berokuntza-sistema berria instalatu da, KOSNER AQUARIS MD16 R32 16 kW biblock bero-ponparekin. Instalazioak 150 litroko inertzia-depositua zoru erradiatzailearen bolumen hidraulikoa handitzeko; eta, termostato programagarriarekin sistemaren errendimendua eta kontrola optimizatzen dira. […]

ASTEKLIMA 2025: energia jasangarria herriz herri

Asteklima 2025en baitan, gure taldeak aktiboki parte hartu du energia-trantsizioa herritarrengana hurbiltzeko hainbat ekintzarekin. IHOBE eta EVEk antolatutako Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan, informazioa, aholkularitza eta esperientzia praktikoak eskaini ditugu herriz herri, hala nola: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Fruiz, Ispaster, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarren. Alde batetik, Energia Aholkularitzako informazio puntuak jarri ditugu hainbat herritan, herritarrei etxebizitza […]