Ispasterreko “Kultur Etxea”ren irekiera
Pasa den Igandean, Ekainak 25, Ispasterreko “Kultur Etxea” berria zabaldu egin zen. Eraikuntza honek, azken urtean zehar eraikia, beheko solairuan gaztegunea izango du eta goikoetan liburutegi publikoa eta kultura eta aisialdiko lokala izango ditu. Proiektu honentzat, Barrizarrek (udalarekin batera) eraginkortasun energetikoko eta autokontsumo elektrikoko neurri desberdinak diseinatu ditu:
Hauek dira proposatutako neurriak:
– Isolamenduen hobekuntza inguratze termikoan.
– Zoru erradiatzaile bidezko berotzea liburutegian eta berogailuak beste gelatan. Programagarria.
– Led argiztapena ordu-, argitasun- eta presentzia- kontrolarekin.
– 100% berriztagarriak diren energien erabilera (eguzki energia fotoboltaikoa/termikoa eta biomasa).