Ondarearen Europako Jardunaldiak
Pasa den larunbatean, Urriak 21, “Txondorretatik Biomasara” bisita gidatuan parte hartu genuen, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ondarearen jardunaldien barruan.
Besteak beste, Ispasterreko bero instalazioa erakutsi zen eta energia berriztagarrien eta iraunkortasunaren alde herrian egindako lana azpimarratu egin zen.
Informazio gehiago bilatzeko, Aldundiko web orrira jo dezakezue.