ASTEKLIMA 2025: energia jasangarria herriz herri

Asteklima 2025en baitan, gure enpresak aktiboki parte hartu du energia-trantsizioa herritarrengana hurbiltzeko hainbat ekintzarekin. IHOBE eta EVEk antolatutako Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan, informazioa, aholkularitza eta esperientzia praktikoak eskaini ditugu herriz herri, hala nola: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Fruiz, Ispaster, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarren.

Alde batetik, Energia Aholkularitzako informazio puntuak jarri ditugu hainbat herritan, herritarrei etxebizitza eta eraikinetan energia kontsumoa murrizteko eta sistema jasangarriagoak ezartzeko dauden aukerak azaltzeko. Testuinguru horretan, gasolioaren eta gasaren ordezko alternatiba berriztagarrien inguruko informazioa ere eskaini da.

Bestetik, hitzaldi irekiak eskaini ditugu herri mailan egindako instalazio berriztagarrien adibide errealak azalduz, tokian tokiko esperientziak ezagutarazteko.

Hezkuntzari dagokionez, Markina-Xemeingo institutuan, DBH3ko ikasleekin saio berezi bat egin dugu, institutuko instalazio fotovoltaikoa (FV) azalduz eta instalazioa bertatik bertara ikusteko aukera emanez, energia berriztagarrien funtzionamendua modu praktikoan ulertzeko.

Era berean, Ispasterren eta Berriatuan bero-sarera egindako bisitek energia kolektibo eta eraginkorraren aukerak gertutik ezagutzeko balio izan dute.

Ekimen hauekin guztiekin, gure enpresak energia jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi du, informazioa, parte-hartzea eta hurbiltasuna oinarri hartuta.