Ispastarreko instalazioetara bisita

Aste honetan, ekainaren 4an, Barrizarretik Ispasterren kudeatzen ditugun instalazioak bisitatzera etorri dira Debabarrenako zenbait udaletako ordezkari eta teknikariak, Debegesako ordezkariak eta baita Eibarko unibertsitateko zenbait ikasle ere. Bero mikro-sarea osatzen duten puntu desberdinak eta instalazio fotovoltaikoak ikusteko ibilbidea burutu zuten bisitak iraun bitartean. Hona hemn egunekko argazki batzuk:

Barrizarren agerpena artikulu zientifikoan

Gure koperatiba, EZE Barrizar Koop. askotan aipatu egin dute Iñaki Heras-Saizarbitoria, Lucía Sáez, Erlantz Allur eta Jon Morandeirak egindako ikerketa-artikuluan eta The emergence of renewable energy cooperatives in Spain: A review izenburua duena. Dokumentu honetan, energia berriztagarriak produzitu eta/edo komertzializatu egiten duten kooperatiba espainarren egoera aztertzen da eta goren unean dagoen sektore honek aurre egiten dituen erronka desberdinak azaldu egiten dira.

 

Gehiago jakiteko, artikulua hemen begiratu daiteke: https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1364032118304854

Energiaren Euskal Erakundeak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikorako konpromesua aitortu du

Pasa den Ostiralean, Urriaren 5ean, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udal desberdinen ordezkariak batu egin ziren Ispasterren, udalek trantsizio energetikorantz burututako ekimenei esker ona emateko asmoarekin.

Momentua aprobetxatuz, udalerriaren mikrosarean bisita labur bat egin zen, aparteko proiektua dena Euskadin: bertoko energia iturri berriztagarrien bidez energia hornitzen zaie udal-eraikuntza desberdinei.

Horrela deskribatu zuen EEEk mikrosarearen proiektua :

Erreferentzia bihurtutako herri txiki baten apustu handia

Ispasterreko Udalak sustatutako district heating proiektuak osatzen duen eraztuna du ezaugarritzat, zeinaren bidez bere inguruan dauden zenbait udal-eraikini ematen dien zerbitzua. Instalazioak biomasa-galdara bat eta eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa ditu energia-iturritzat, eta ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzen ditu.

Eguzki-instalazioetarako egokiak diren estalkien 1.000 metro karratu ditu Ispasterrek, eta urtean basoko hondakin-biomasaren 1.200 Tn lortzeko posibilitatea. Potentzial hori oinarritzat hartuta, energia berriztagarrien aldeko apustua egin dute energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen du udalak, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea. Gaur egun, % 75a gainditzen du tokiko energia berriztagarriaren ehunekoak mikro sarearen kontsumo guztietan eta, gainera, “Energia Berde Ziurtatukoak” dira kanpo-kontratuak.

Bost eraikin desberdinek biltzen dituzte produzitutako energiaz hornitzen diren 10 zentro publikoak:

  • Udaletxea + Kultura Etxea. (erantsitako 2 eraikin)
  • Ludoteka + Erretiratuentzako Zentroa + Gimnasioa
  • Haurtzaindegia + Eskola-jantokia
  • Frontoia + Kiroldegia
  • Udal-tabernak (2)


Gaur egun, hurbileko 12 etxebizitza pribaturen bloke bati energia saltzeko posibilitatea aztertzen ari da udala, district heating sarean sartzea eskatu baitute etxebizitza horiek. Izan ere, udalaren arabera, modularki diseinatu zen jada sistema hori Elexalde auzoaren erdiari baino gehiagori energia hornitzeko, eta, etorkizunean, auzo osoari.

Bisitan, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko toki-erakundeetako ordezkariek, Energiaren Euskal Erakundeko kideekin batera, baterien eta galdaren gela bisitatu ahal izan dute. Teknologia austriarrekoa da galdara, Muxikatik eramaten den zurarekin hornitzen da (nahiz eta Ispasterrek bere basoetatik datorren zur propioa erabiltzea planteatzen duen) eta 90kW sortzen ditu. % 92ko errendimendua du galdarak, bertan ura 80 gradurainoko tenperaturan berotzen da eta ponpa baten bidez garraiatzen da 5.000 litroko intertzia-depositu bateraino.

Bateria-gelari dagokionez, bere edukiera da nabarmentzekoa, baterietan % 200 biltegiratzeko posibilitatearekin, hau da, 50 kW inguruko potentzia, 5,5 kW-ko 9 inbertsoreren bidez. Horrek esan nahi du 138 kWh erabilgarri biltegiratzen direla mikro sarea hornitzeko (hiru bider sarearen eguneko kontsumoa).

Eguzki-energia hartzeko sistema 160 metro karratuko instalazioekin osatzen da (100 metro FV plakenak dira, 25kWp sortzen dituztelarik, eta 60 metro eguzki-energia termikoarenak, 42kWt sortzen dituzten 12 kaptadorerekin). Frontoiaren teilatuan daude kaptadore horiek, eta funtzionamendu sinplea dute: FV plakek sortutako korronte zuzena korronte alterno bihurtzen da inbertsoreen bidez sareari hornitzeko, edo bateriak kargatzeko bidaltzen da.
Eguzki-sistema termikoak, hutseko tutuetako kaptadoreen bidez berotzen du ura eta 2.000 litroko eguzki-inertziako depositu batera garraiatzen du, mikro sarearen itzulerara konektatutakoa, aldi berean. Eguzki-estazioa arduratzen da sistemaren funtzionamendua erregulatzeaz (ponpatzea, tenperatura, produkzioa…)

Kontsumo-puntu horiek, Ispasterreko ekipamendu publikoek, indarreko ingurumen-protokoloak betetzen dituzte, hala nola Kioto, Paris, EU20/0/0 eta EEE2020. Energia primarioaren kontsumoa % 45 jaitsi da, CO2ko emisioak % 90 baino gehiago murriztu dira eta energiaren prezioa % 30ean baino gehiago murriztu da.

Informazio gehiagorako, hurrengo estekan sartu zaitezke:

Energiaren Euskal Erakundea

Beroketa/hozketarako eguzki energia termikoko sareen jardunaldiak (Genera 2018 azoka)

Pasa den Ekainaren 13an, Barrizar Genera azokaren Energia Jardunaldietan egon zen, beroketa eta hozketa sareetan eguzki energia termikoaren aplikazioei buruz eztabaidatuz. Gure ordezkariak, Iñaki Gaztelu, Ispasterren egindako lana aurkeztu zuen: Mendekotasunik gabeko mikro-sarea erabilera publikoko eraikuntzei ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko, eguzki-energia, biomasa eta eraginkortasuna erabiliz. Aukera berri bat eraginkortasun eta energia berriei buruz ditugun ideiak jakinarazteko.

 

Esteka eransten dugu, informazio gehiago irakurtzeko: http://www.solplat.com/novedades-solplat/fusce-suscipit-varius-mi-cum-sociis

2018ko Energia Jardunaldiak (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Pasa den Ekainaren 21ean, Barrizarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Jardunaldien VII. edizioan parte hartu zuen. Urte honetako edizioaren izenburua “Bidezko trantsizio energetikoa: petroliotik askatzen” izan zen eta gure ordezkariak, Iñaki Gaztelu, beste behin gure lana azaldu zuen “Ispaster, udalerri aitzindaria energia berriztagarrietan” hitzaldiaren eskutik.

Hemen daukazue eskuragarri Jardunaldiaren egitaraua: Jardunaldiaren egitaraua

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Pasa den larunbatean, Urriak 21, “Txondorretatik Biomasara” bisita gidatuan parte hartu genuen, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ondarearen jardunaldien barruan.

Besteak beste,  Ispasterreko bero instalazioa erakutsi zen eta  energia berriztagarrien eta iraunkortasunaren alde herrian egindako lana azpimarratu egin zen.

Informazio gehiago bilatzeko, Aldundiko web orrira jo dezakezue.

Bizkaiko Foru Aldundia

 

Bisita Ispasterreko instalazioan

Atzo, Urriak 5, Lea Artibai Ikastetxeko ikasleak Ispasterrera etorri ziren Barrizarrek kudeatutako instalazioak bisitatzera. 2 orduko ibilbidea egin zuten bero mikro-sarea eta instalazio fotoboltaikoa bisitatzen. Hona hemen bisitako argazki batzuk:

Ispasterreko “Kultur Etxea”ren irekiera

Pasa den Igandean, Ekainak 25, Ispasterreko “Kultur Etxea” berria zabaldu egin zen. Eraikuntza honek, azken urtean zehar eraikia, beheko solairuan gaztegunea izango du eta goikoetan liburutegi publikoa eta kultura eta aisialdiko lokala izango ditu. Proiektu honentzat, Barrizarrek (udalarekin batera) eraginkortasun energetikoko eta autokontsumo elektrikoko neurri desberdinak diseinatu ditu:

Hauek dira proposatutako neurriak:

– Isolamenduen hobekuntza inguratze termikoan.

– Zoru erradiatzaile bidezko berotzea liburutegian eta berogailuak beste gelatan. Programagarria.

– Led argiztapena  ordu-, argitasun- eta presentzia- kontrolarekin.

– 100% berriztagarriak diren energien erabilera (eguzki energia fotoboltaikoa/termikoa eta biomasa).

 

 

Bisita Ispasterreko instalazioan

Pasa den ostiralean, Ekainak 9, Usubilgo Landbide Eskolako ikasleak Ispasterrera etorri ziren Barrizarrek instalatutako mikro-sarea bisitatzera. Fernando Bengoetxearekin, eguzki energia fotoboltaikoko arduradunarekin, etorritako taldea Txiletik heldu zen duela hilabete batzuk Euskadin instalazio fotoboltaikoen eta berriztagarrien esparruan hezitzeko eta gure erkidegoan sektore honen errealitatea ezagutzeko. Horregatik, bere heziketaren gehigarri moduan, duela egun batzuk Lasturreko instalazio fotoboltaiko isolatua bisitatu ahal izan zuten (Ekain Solarrek diseinatua)  eta pasaden ostiralean gure instalazioa Ispasterren ezagutu ahal izan zuten. Bisitan zehar, eta Iñaki Gazteluk (Barrizarren energia kudeatzailea) eta Fernandok gidatuz, proiektuaren atal desberdinak ezagutu, erabilitako ekipoa ikusi eta proiektuak azken urteotan herrian izandako eragina ulertu ahal izan zuten. Bisita bukatzean, zalantzak galdetu zituzten eta proiektu mota hauekiko iritsia partekatu zuten haien herrialdean ezartzeko ideiarekin.

                         

Hitzaldia: Energia berriztagarriak eta gure basoak

Pasa den Martxoak 24, Iñigo Egiluz aretoan Ispasterren, Energia berriztagarriei buruzko hitzaldia antolatu zen. Bertan, Iñaki Gaztelu (Barrizarren energia kudeatzailea) eta Carlos Uriogereka (Bizkaiko Foru Aldundiaren Baso-zerbitzuen zuzendaria) parte hartu zuten. Aldundiaren ordezkariak Bizkaiko biomasaren erabilgarritasunaz eta bere erabilera termikoei buruzko erakusketa egin zuen, eta ondoren, Iñaki Gazteluk Ispasterreko bero mikro-sarearen egoera eguneratu zuen eta instalazioetatik  bisitatxoa eskaini zien bildutakoei.