HAPPENING proiektua

Ispasterren garatuko den HAPPENING proiektu europearrak etxebizitzen klimatizazio eraginkorra sustatuko du.

HAPPENING: HeAt PumPs in existing multi-family buildings for achieving union’s ENergy and envIromeNtal Goals

Familia anitzeko etxebizitza-eraikinetan energia garbiaren ekoizpenarekin konbinatutako bero-ponpen instalazioa sustatzeko sortu da proiektua, Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Batasunaren “Horizonte 2020” programaren funtsekin babestuta eta Tecnalia zentro teknologikoa buru duela.

Proiektuak 4 urteko iraupena izango du eta guztira 2,9 milioi euroko aurrekontua du. Europako lau herrialdetako 12 erakundek osatzen dute partzuergoa: Tecnalia, Girotze, Barrizar, ANESE eta Green Building Council España (GBCe) (Espainiaren aldetik); EURAC, Tecnozenith, INNOVA eta RINA-C (Italiaren partaidetza); eta AEE INTEC eta GWS (Austria) eta Fraunhofer (Alemania).

Tecnaliak Barrizarrekin batera egingo du lan Ispasterko udalerrian eta helburua eraikin mota desberdinetarako bero-ponpen bidezko irtenbideak lortzea da. Ispasterko udalean garatuko den proiektua aldi berean Italiako eta Austriako beste bi udalerritan gauzatuko da, Verzuolo eta Graz-en zehazki.

Happening Project – Happening Project (happening-project.eu)