Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019-ko Lege berriaren arabera, administrazio publikoak ziurtagiri energetikoak egin behar ditu eraikin publiko guztietan eta auditoretza energetikoak 70 kW-etik gorako potentzia duten eraikinetan.
Honen harira, Sopelako Udalak 5 udal eraikinetan auditoretza energetikoak burutu ditu, baita 12 eraikinen ziurtagiri energetikoak ere.
Auditoretza energetikoa eraikin baten azterketa da eta helburua energia-kopurua eta -erabilera ezagutzeaz gain, energia aurrezteko proposamen desberdinak biltzea da. Azterketa hauetan hurrengo atalak aztertzen dira: eraikina (itxituren kalitatea eta ezaugarriak, eraikuntza-materialak), energia-fakturak, instalazioak (klimatizazio-instalazioak, energia berriztagarriak, UBSa, aireztapena eta argiztapena), hobetu daitezkeen alderdiak eta erosotasun termikoa. Gainera, hobekuntza tekniko eta ekonomikorako neurri-multzo bat proposatzen da eta guzti hau memoria tekniko batean jasotzen da.
Ziurtagiri energetikoak energiari buruzko informazioa biltzen duen dokumentu ofiziala da: kontsumitzaileen eskaria asetzeko behar den urteko kontsumoa, elektrizitatea eta beroa sortzeko sistemak, eraikinaren baldintzak (inguratzaile termikoa, eraikuntza-materialak, etab.), besteak beste. Datu guztiak lortu ondoren, kalifikazio energetiko bat lortzen da A-tik (handiena) G-ra (txikiena) bitarteko eskalan non energia primario ez-berriztagarriaren eta karbono dioxidoaren emisioen neurriak baloratzen diren. Azkenik, dokumentuak energia-hobekuntzen atal bat du eta bertan energia-kalifikazioa aurkezten da, kalifikazio hori hobetzeko ekintzen proposamenekin batera.
Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.
- Berriatuako udal-eraikuntzen ziurtagiri energetikoak