Auditoretza energetikoa Gaintzan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019 Legearen harira, Gaintzako Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duen udaletxe eraikinaren auditoretza energetikoa burutu berri du.

Udaletxearen eraikina jada hainbat pausu eman ditu energia alorrean; hala nola:

  • Argiteri gehiena LED teknologiara aldatu dute eta, ondorioz, elektrizitate kontsumoa murriztuz
  • Energia eskari termikoa biomasa sistema baten bitartez asetuz, pellet galdara batekin, erregai-fosilen menpekotasuna murriztuz

Egoera honetan, auditoretzan proposatu diren hobekuntzak hurrengoak dira:

  • Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz
  • Presentzia eta argitasun sentsoreen kokapena eremu komunetan
  • Zonifikazioa berokuntza-sisteman, gela bakoitzaren kontrola indibidualki eginez
  • Eguzki instalazio fotovoltaikoa, kasu honetan frontoiko estalkian instalazio FV partekatu batekin

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Auditoretza energetikoak Lea-Artibai amankomunazgoan

Kasu honetan Lea-Artibai Amankomunazgoan, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, bi eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira: Andonegi pabiloian eta Patrokua jauregian.

Mota honetako auditoritzetan hainbat analisi egiten dira, besteak beste:

  • Energia-horniduraren azterketa, energia-fakturazioa bilduz.
  • Eraikinen, energia-hornidurako iturrien, sistema- eta prozesu-kontsumoen eta energia-kostuen inbentarioak.
  • Azken eskaria hornitzeko behar den energia primarioa eta energia-kontsumoak sortutako CO2 emisioak kalkulatzea.
  • Energia sortzeko eta kontsumitzeko ekipoen inbentarioa (klimatizazioa, galdarak, argiztapena).
  • Instalazioen eraginkortasuna hobetzeko eta eraikinen ingurumen-inpaktua murrizteko proposamenak, energia berriztagarriak sustatuz.

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Auditoretza energetikoak Lekeition

Kasu honetan Lekeition, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, potentzia termikoa 70 kW baino gehiago duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira. Hurrengo irudian eraikin horien irudia eta proposatu diren ekintzak ageri dira.

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Energia Planak 2020-2040

Berotegi efektuko gasen isuria eta energiaren kontsumoa gutxitzeko Europar Batasunak ezarri dituen helburuak betetzeko asmoz, hainbat udal Klima Aldaketa arintzeko eta honetara Egokitzeko Plan Integratuaren garapena amaitu berri dute, 2020an hasi genituen lanak bukatuta.

Hona hemen planaren helburuak:

  • 2040. urterako udalerriaren CO2 emisioak %60 murriztea
  • 2040. urterako energia-kontsumo primarioa %40 murriztea
  • 2040. urterako energia berriztagarrien ekarpena udalerriko azken kontsumoaren %40 izatera iristea

Plan hauek 20 urterako ibilbidea finkatu du eta klima aldaketak sortutako ondorioak gutxitzeko neurriak zehazten dituzte. Urtetik urterako jarraipen baten bitartez, udalerriaren argazki bat aterako da eboluzioa nolakoa den aztertzeko eta egingo diren ekintzen eragina ebaluatzeko.

Energia-plan hauek udalerri mailan plangintza berri bat izateko erraminta bat dira, honek Udalari Europar estrategia jarraitzeko alternatibak eskainiz. Energia-murrizpena eta berriztagarrien bidezko sorkuntzaz gain, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko ingurumen-erronka desberdinei erantzuna eman nahi zaie; honetarako, besteak beste, baso-eredu jasangarrirako plan bat edo euri uren aprobetxamendua bezalako ekintzak proposatuz.

Hona hemen burututako Plan Integratu desberdinak:

Markina-Xemeingo auditoretza eta ziurtagiri energetikoak

Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen argitalpena dela eta, Markina-Xemeingo Udalal hainbat eraikinen ziurtagiri energetikoak burutu ditu, baita 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin ditu.

Hona hemen ziurtagiri energetikoa duten eraikinen zerrenda:

  • Udaletxea
  • Jubilatuen lokala eta liburutegia
  • Uhagon kulturgunea
  • Bake epaitegia
  • Frontoia
  • Kultur aretoa
  • Futbol zelaiko aldagelak
  • AEK lokala
  • Musika eskola
  • Atxondo kiroldegia
  • Etxe sozialak

Bestalde, auditoretza energetikoa ondorengo eraikinetan burutu da:

  • Udaletxea
  • Jubilatuen lokala eta liburutegia
  • Uhagon kulturgunea
  • Bake epaitegia
  • Frontoia
  • Musika eskola
  • Atxondo kiroldegia

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

  • Berriatuako udal-eraikuntzen ziurtagiri energetikoak
  • Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan

Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019-ko Lege berriaren arabera, administrazio publikoak ziurtagiri energetikoak egin behar ditu eraikin publiko guztietan eta auditoretza energetikoak 70 kW-etik gorako potentzia duten eraikinetan.

Honen harira, Sopelako Udalak 5 udal eraikinetan auditoretza energetikoak burutu ditu, baita 12 eraikinen ziurtagiri energetikoak ere.

Auditoretza energetikoa eraikin baten azterketa da eta helburua energia-kopurua eta -erabilera ezagutzeaz gain, energia aurrezteko proposamen desberdinak biltzea da. Azterketa hauetan hurrengo atalak aztertzen dira: eraikina (itxituren kalitatea eta ezaugarriak, eraikuntza-materialak), energia-fakturak, instalazioak (klimatizazio-instalazioak, energia berriztagarriak, UBSa, aireztapena eta argiztapena), hobetu daitezkeen alderdiak eta erosotasun termikoa. Gainera, hobekuntza tekniko eta ekonomikorako neurri-multzo bat proposatzen da eta guzti hau memoria tekniko batean jasotzen da.

Ziurtagiri energetikoak energiari buruzko informazioa biltzen duen dokumentu ofiziala da: kontsumitzaileen eskaria asetzeko behar den urteko kontsumoa, elektrizitatea eta beroa sortzeko sistemak, eraikinaren baldintzak (inguratzaile termikoa, eraikuntza-materialak, etab.), besteak beste. Datu guztiak lortu ondoren, kalifikazio energetiko bat lortzen da A-tik (handiena) G-ra (txikiena) bitarteko eskalan non energia primario ez-berriztagarriaren eta karbono dioxidoaren emisioen neurriak baloratzen diren. Azkenik, dokumentuak energia-hobekuntzen atal bat du eta bertan energia-kalifikazioa aurkezten da, kalifikazio hori hobetzeko ekintzen proposamenekin batera.

Auditoria energetikoa eginda duten eraikinen argazkiak

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Sopelako Udal Energia Plana

Sopelako udalaren energia plana

Egungo egoeraren azterketa.

GEI-en igorpen inbentarioa eta kontsumo energetiko desberdinen azterketa.

Helburuak betetzeko ekintza planaren eta hauen jarraipenaren diseinua.

Planaren finantzazioa.

 

Hemen deskargatzeko esteka:

Sopelako udala

Berriatuako udal-eraikuntzen ziurtagiri energetikoa

Ziurtagiri energetiko osoa

Eraikuntzetara bisitak (Udaletxea, Frontoia eta Zentrala etxea)

Kalifikazio energetikoa

Txostenen idazketa

Bengoleako presa txikia

Bengoleako presa txikian mikrozentral hidroelektrikoa jartzearen bideragarritasun azterketa. 

Gaur egungo egoeraren analisia.

Instalaziorako alternatiba desberdinen azterketa teknikoa.

Beharrezko kalkuluak eta beraien analisia.

Azterketa ekonomikoa konexio alternatiba ezberdinak kontuan hartuz.

Proiektuaren bideragarritasunari dagozkion ondorioak.

 

Bildosolako presa txikia

Bildosolako presa txikian mikrozentral hidroelektrikoa jartzearen bideragarritasun azterketa. 

Egungo egoeraren analisia.

Instalazioaren alternatiben azterketa teknikoa.

Beharrezko kalkuluak eta hauen analisia.

Azterketa ekonomikoa eta proiektuaren bideragarritasuna.