Amorotoko klima eta energia Plan Integratua
Amorotoko Udalak 2024 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen.
Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko.
Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz gain. Plan Integratua aurrera eramateko ekintza ezberdinak adierazi dira. Lehentasun handiena duten ekintzak ondorengoak dira:
- Argiteria publikoaren hobekuntza: egungo argiteria LED teknologiadun kale-argiekin ordezkatzea. 2026-2029 artean burutzeko epea ezarri da.
- Instalazio FV partekatua eskolan: udal eraikinetako argindarra hornitzeko autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoa eskolako estalkian. 2026 urtea zehaztu da horretarako.
- Aerotermia instalazioa udaletxean: udaletxeko berokuntza erregai fosilen bidez izan ordez iturri berriztagarrietatik egiteko. 2025 urtea zehaztu da ekintza aurrera eramateko.
- ZEB sektore publikoan: zerbitzu publikoen argindarra iturri berriztagarrien bidezkoa izatea bermatzeko, Zertifikatutako Energia Berdea kontratatzea. 2024 urtea mugatu da ekintza burutzeko.
- ZEB sektore pribatuan: udal-zerbitzutean bezala, sektore pribatuan ZEB sustatzeko ekintzak garatzea du lehentasuna udalak. Planak diharduen bitartean sustatuko dira energia kontratu mota hauek.
- Energia komunitateari bultzada: auzolana eta energia berriztagarriak aurrera eramatea da helburu. 2025 eta 2030 urteen artean garatzea aurreikusi da.
- Instalazio FV komunitarioak: herritarren beharrizan elektrikoak asetzeko instalazio fotovoltaiko partekatuen sustapena. 2026 eta 2030 urteen artean garatzea zehaztu da.
- Eskualdeko energia bulegoa: energia arloaren inguruko herritarren ezagutza-maila eta kritikotasuna sustatzeko eskualde mailako bulego bat sortzea proposatzen da, herritarrei erabakiak hartzen laguntzeko. 2027 eta 2031 urteen artean garatzea proposatu da.
Proposatutako ekintzekin, 2044rako lortu nahi diren udalerri-mailako helburuak ondorengoak dira:
KLIMA ALDAKETA ARINTZEKO HELBURUAK
- CO2 isuriak %60 murriztea.
- Energia-kontsumo primarioa %40 murriztea.
- Energia berriztagarrien ekarpena kontsumoaren %40 izatera iristea.
KLIMA ALDAKETARA EGOKITZEKO HELBURUAK
- Bero-boladak aurreikusten ikastea eta azpiegituren egokitzapena.
- Ibai-uholdeen aurrean babesak eraikitzea eta eremu zaurgarriak babestea.
- Lehorteak daudenean sute-arriskua kontrolpean izatea eta ur-hornidura bermatzea.
Amorotoko klima eta energia Plan Integratua eskuragarri hemen.