Auditoretza energetikoak Bakioko udal eraikinetan

Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen eskakizunen ondorioz, Bakioko Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin ditu. Aztertutako eraikinak Udaletxea, Kiroldegia eta Txakolingunea dira. Jarraian, eraikin bakoitzeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko egindako proposamenak aipatu dira:

Udaletxea:

  • Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz.
  • LED teknologia bidezko argiztapena argindar kontsumoa murrizteko.
  • Biomasa galdara instalazioa, etxeko ur beroa eta berokuntza energia iturri berriztagarrien bidez burutzeko.
  • Eraikinaren inguratzailearen hobekuntza, energia termikoaren eskaria murrizteko.
  • Kiroldegiko instalazio fotovoltaikoaren sorkuntzaren aprobetxamendua argindar eskariaren zati bat asetzeko.

Kiroldegia:

  • Biomasa bidezko instalazioa gauzatzea, beharrizan termikoak asetzeko.
  • Instalazio fotovoltaiko partekatua ezartzea estalkian, auditoretza honetan aztertu diren eraikinetako autokontsumoa sustatzeko.
  • Ur kontsumoaren murrizketa sustatzea.

Txakolingunea:

  • Argindarraren kosturen murrizketa kontratuaren doiketa bidez.
  • LED teknologia bidezko argiztapena argindar kontsumoa murrizteko.
  • Presentzia eta argitasun sentsoreen instalazioa komunetan.
  • Bigarren solairuko erakusketa aretoko bulegoetan klimatizazio-sistema berria aerotermia instalazio independenteen bidez.
  • Kiroldegiko instalazio fotovoltaikoaren sorkuntzaren aprobetxamendua argindar eskariaren zati bat asetzeko.