Nabarnizko Energia-Plana 2020-2040

Berotegi efektuko gasen isuria eta energiaren kontsumoa gutxitzeko Europar Batasunak ezarri dituen helburuak betetzeko asmoz, Nabarnizko Udalak Klima Aldaketa arintzeko eta honetara Egokitzeko Plan Integratuaren garapena amaitu berri du, 2020an hasi genituen lanak bukatuta.

Hona hemen planaren helburuak:

  • 2040. urterako udalerriaren CO2 emisioak %60 murriztea
  • 2040. urterako energia-kontsumo primarioa %40 murriztea
  • 2040. urterako energia berriztagarrien ekarpena udalerriko azken kontsumoaren %40 izatera iristea

Plan honek 20 urterako ibilbidea finkatu du eta klima aldaketak sortutako ondorioak gutxitzeko neurriak zehaztu ditu. Urtetik urterako jarraipen baten bitartez, udalerriaren argazki bat aterako da eboluzioa nolakoa den aztertzeko eta egingo diren ekintzen eragina ebaluatzeko.

Energia-plan hau udalerri mailan plangintza berri bat izateko erraminta bat da, honek Udalari Europar estrategia jarraitzeko alternatibak eskainiz. Energia-murrizpena eta berriztagarrien bidezko sorkuntzaz gain, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko ingurumen-erronka desberdinei erantzuna eman nahi zaie; honetarako, besteak beste, baso-eredu jasangarrirako plan bat edo euri uren aprobetxamendua bezalako ekintzak proposatuz.

Energia-Planaren dokumentu osoa Nabarnizko Udalaren web orrian irakur daiteke.