Muruetako klima eta energia Plan Integratua
Muruetako Udalak 2024 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen.
Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko.
Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz gain. Plan Integratua aurrera eramateko ekintza ezberdinak adierazi dira. Lehentasun handiena duten ekintzak ondorengoak dira:
- Argiteria publikoaren hobekuntza: egungo argiteria LED teknologiadun kale-argiekin ordezkatzea. 2025-2027 artean burutzeko epea ezarri da.
- Instalazio FV partekatua frontoian: udal eraikinetako argindarra hornitzeko autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoa frontoiko estalkian. 2024 urtea zehaztu da ekintza horretarako.
- ZEB sektore publikoan: zerbitzu publikoen argindarra iturri berriztagarrien bidezkoa izatea bermatzeko, Ziurtatutako Energia Berdea kontratatzea. 2026-2028 urten artean mugatu da ekintza burutzeko epea.
- ZEB sektore pribatuan: udal-zerbitzutean bezala, sektore pribatuan ZEB sustatzeko ekintzak garatzea du lehentasuna udalak. Planak diharduen bitartean sustatuko dira energia kontratu mota hauek.
- Energia komunitatearen sorkuntza: auzolana eta energia berriztagarriak aurrera eramatea da helburu. 2027 eta 2029 urteen artean garatzea aurreikusi da.
- Instalazio FV komunitarioak: herritarren beharrizan elektrikoak asetzeko instalazio fotovoltaiko partekatuen sustapena. 2030 eta 2033 urteen artean garatzea zehaztu da.
- Eskualdeko energia bulegoa: energia arloaren inguruko herritarren ezagutza-maila eta kritikotasuna sustatzeko eskualde mailako bulego bat sortzea proposatzen da, herritarrei erabakiak hartzen laguntzeko. 2027 eta 2031 urteen artean garatzea proposatu da.
Proposatutako ekintzekin, 2044rako lortu nahi diren udalerri-mailako helburuak ondorengoak dira:
KLIMA ALDAKETA ARINTZEKO HELBURUAK
- CO2 isuriak %60 murriztea.
- Energia-kontsumo primarioa %40 murriztea.
- Energia berriztagarrien ekarpena kontsumoaren %40 izatera iristea.
KLIMA ALDAKETARA EGOKITZEKO HELBURUAK
- Bero-boladak aurreikusten ikastea eta azpiegituren egokitzapena.
- Ibai-uholdeen aurrean babesak eraikitzea eta eremu zaurgarriak babestea.
- Itsas-uholdeekiko arriskuaren aurrean, kosta-lerrotik gertu dauden eremu arriskutsuak babestea.
- Lehorteak daudenean sute-arriskua kontrolpean izatea eta ur-hornidura bermatzea.