Aerotermia eta fotovoltaika instalazioa Markina-Xemeingo baserri batean

Baserri honetan egindako birgaitze energetikoaren helburu nagusia kontsumoa iturri berriztagarrietan oinarritzea izan da. Trantsizio energetiko hori gauzatzeko, bi sistema nagusi instalatu dira:

  • Aerotermia: etxebizitzaren klimatizazio eraginkorra bermatzeko.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoa: etxeko eta aerotermia-sistemaren kontsumo elektrikoaren zati bat modu garbian hornitzeko.

Aldaketa hauekin, eraikinaren efizientzia hobetzeaz gain, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztea lortu da.

Energia termikoari dagokionez, A+++ ziurtagiria duen 16 kWeko bero-ponpa instalatu da. Honi etxeko beheko sua batuko zaio, eta biekin batera etxebizitzaren berokuntza-sistema hornituko da. Etxeko ur beroari (UBS) dagokionez, aerotermia bidez sortu eta metagailu batean biltegiratuko da, uneoro erabiltzeko prest egon dadin

Energia elektrikoaren kasuan, 6,6 kWko instalazio fotovoltaiko bat instalatu da, sarera konektatuta dagoena, soberakinen konpentsaziora lotuta. Instalazioa etorkizunean biltegiratze-sistema instalatu ahal izateko prestatuta dago.