Energia-fosilen merkealdiaren amaiera: nola eragingo dion ETS 2 sistema berriak zure berokuntza-fakturari

Europar Batasunak behin betiko urratsa eman du trantsizio energetikoa bizkortzeko bidean. (EB) 2023/959 Zuzentarauaren bitartez, Isurketak Tratatzeko Sistema berria (ETS2) onartu da. Sistema honek, lehen aldiz, eraikinetako eta errepideko garraioko erregai-kontsumoak sortutako CO2 isuriak ordaintzera behartzen du.

Orain arte, “kutsatzeagatiko kostu” horrek industria handiei baino ez zien eragiten (ETS1 sistema), baina 2027tik aurrera, egunerokoan erabiltzen ditugun gas naturalera, GLPra eta berokuntza-gasoliora ere hedatuko da.

Nola funtzionatuko du eta zer-nolako kostua izango du?

Isuri-eskubideak ez ditu herritarrak zuzenean erosi beharko. Erregai-hornitzaileak (merkaturatzailea) izango dira enkante bidez eskubide horiek eskuratzeko arduradunak, saltzen dituzten produktuek sortutako CO2 tona bakoitzeko. Espero bezala, kostu gehigarri hori kontsumitzaileak ordaintzen duen amaierako prezioan txertatuko da.

Datu teknikoak:

Zuzeneko gainkarga: Gas naturaleko 1 MWh erretzeak 0,202 tona CO2 isurtzen ditu.

Eragina prezioan: 2027rako aurreikusitako CO2 tonako gehieneko prezioa 57 €-koa izango da (inflazioari egokitua). Horrek esan nahi du gas naturalaren gainean 11,5 €/MWh-ko gainkarga automatikoa ezarriko dela.

Gorakada nabarmena: Gaur egun gasaren kotizazioa 30 eta 40 €/MWh artekoa bada, ETS2 sistemak % 30 eta % 40 arteko hazkundea ekar dezake kostuan, soilik karbonoaren prezio berriaren ondorioz.

Laburbilduz, hasierako prezio hazkundea % 30etik gorakoa izango dela aurreikusten da.

2030etik aurrerako agertokia

Egungo prezio-muga trantsizio-fase bat besterik ez da. 2031tik aurrera, eraikinetarako CO2-aren prezioa industria handiaren parekoa izango da; gaur egun 80 €/tCO2 inguruan dago, eta data horretarako 100 €/tCO2-tik gora egongo dela aurreikusten da.

Zer egin daiteke?

  1. Galdarak ordezkatzea: Gas- edo gasolio-sistemak efizientzia handiko konponbideengatik aldatu daitezke, hala nola aerotermia.
  2. Autokontsumoa: Plaka fotovoltaikoen bidez norberaren energia propioa sortu daiteke, isuriak ezabatuta.
  3. Independentzia energetikoa: Energia berriztagarriek ez dute CO2agatik ordaintzen; beraz, aukerarik ekonomikoena eta egonkorrena dira epe luzera.

ASTEKLIMA 2025: energia jasangarria herriz herri

Asteklima 2025en baitan, gure taldeak aktiboki parte hartu du energia-trantsizioa herritarrengana hurbiltzeko hainbat ekintzarekin. IHOBE eta EVEk antolatutako Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan, informazioa, aholkularitza eta esperientzia praktikoak eskaini ditugu herriz herri, hala nola: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Fruiz, Ispaster, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarren.

Alde batetik, Energia Aholkularitzako informazio puntuak jarri ditugu hainbat herritan, herritarrei etxebizitza eta eraikinetan energia kontsumoa murrizteko eta sistema jasangarriagoak ezartzeko dauden aukerak azaltzeko. Testuinguru horretan, gasolioaren eta gasaren ordezko alternatiba berriztagarrien inguruko informazioa ere eskaini da.

Bestetik, hitzaldi irekiak eskaini ditugu herri mailan egindako instalazio berriztagarrien adibide errealak azalduz, tokian tokiko esperientziak ezagutarazteko.

Hezkuntzari dagokionez, Markina-Xemeingo institutuan, DBH3ko ikasleekin saio berezi bat egin dugu, institutuko instalazio fotovoltaikoa azalduz eta instalazioa bertatik bertara ikusteko aukera emanez, energia berriztagarrien funtzionamendua modu praktikoan ulertzeko.

Era berean, Ispasterren eta Berriatuan bero-sarera egindako bisitek energia kolektibo eta eraginkorraren aukerak gertutik ezagutzeko balio izan dute.

Ekimen hauekin guztiekin, gure taldeak energia jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi du, informazioa, parte-hartzea eta hurbiltasuna oinarri hartuta.

Aerotermia eta fotovoltaika instalazioa Markina-Xemeingo baserri batean

Baserri honetan egindako birgaitze energetikoaren helburu nagusia kontsumoa iturri berriztagarrietan oinarritzea izan da. Trantsizio energetiko hori gauzatzeko, bi sistema nagusi instalatu dira:

  • Aerotermia: etxebizitzaren berokuntza eraginkorra bermatzeko.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoa: etxeko eta aerotermia-sistemaren kontsumo elektrikoaren zati bat modu garbian hornitzeko.

Aldaketa hauekin, eraikinaren efizientzia hobetzeaz gain, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztea lortu da.

Sorkuntza termikoari dagokionez, A+++ ziurtagiria duen 16 kWeko bero-ponpa instalatu da. Honi etxeko beheko sua batuko zaio, eta biekin batera etxebizitzaren berokuntza-sistema hornituko da. Etxeko ur beroari (UBS) dagokionez, aerotermia bidez sortu eta depositu batean biltegiratuko da, uneoro erabiltzeko prest egon dadin

Sorkuntza elektrikoaren kasuan, 6,6 kWko instalazio fotovoltaiko bat instalatu da, sarera konektatuta dagoena, soberakinen konpentsaziora lotuta. Instalazioa etorkizunean biltegiratze-sistema instalatu ahal izateko prestatuta dago.

Munitibarko Udaletxean Aerotermia instalazioa

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzko Udalak aerotermia sistema bat instalatu du Udaletxean, gasoliozko galdara zaharra ordezkatzeko. Bi bero-ponpa jarri dira eraikinaren atzealdean, eta lehendik zeuden erradiadoreak mantendu dira.

Sistema berriak aireko energia baliatzen du berokuntzarako, eta zonifikazio adimendunari esker gela bakoitzeko tenperatura modu independentean kontrolatu daiteke. Horrela, behar den tokian eta unean bakarrik kontsumitzen da energia.

Emaitzak esanguratsuak dira: urteko kontsumoa 27.000 kWh ingurutik 8.000 kWh ingurura jaitsiko da, hau da, %70etik gorako murrizketa. Gainera, sistemak kontsumitutako kWh bakoitzeko 3,4 kWh termiko sortzen ditu, eraginkortasun handia lortuz.

Inbertsio honek gastu energetikoa murrizteaz gain, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa indartzen du.

Amorotoko klima eta energia Plan Integratua

Amorotoko Udalak 2024 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen.

Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko.

Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz gain. Plan Integratua aurrera eramateko ekintza ezberdinak adierazi dira. Lehentasun handiena duten ekintzak ondorengoak dira:

  • Argiteria publikoaren hobekuntza: egungo argiteria LED teknologiadun kale-argiekin ordezkatzea. 2026-2029 artean burutzeko epea ezarri da.
  • Instalazio FV partekatua eskolan: udal eraikinetako argindarra hornitzeko autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoa eskolako estalkian. 2026 urtea zehaztu da horretarako.
  • Aerotermia instalazioa udaletxean: udaletxeko berokuntza erregai fosilen bidez izan ordez iturri berriztagarrietatik egiteko. 2025 urtea zehaztu da ekintza aurrera eramateko.
  • ZEB sektore publikoan: zerbitzu publikoen argindarra iturri berriztagarrien bidezkoa izatea bermatzeko, Zertifikatutako Energia Berdea kontratatzea. 2024 urtea mugatu da ekintza burutzeko.
  • ZEB sektore pribatuan: udal-zerbitzutean bezala, sektore pribatuan ZEB sustatzeko ekintzak garatzea du lehentasuna udalak. Planak diharduen bitartean sustatuko dira energia kontratu mota hauek.
  • Energia komunitateari bultzada: auzolana eta energia berriztagarriak aurrera eramatea da helburu. 2025 eta 2030 urteen artean garatzea aurreikusi da.
  • Instalazio FV komunitarioak: herritarren beharrizan elektrikoak asetzeko instalazio fotovoltaiko partekatuen sustapena. 2026 eta 2030 urteen artean garatzea zehaztu da.
  • Eskualdeko energia bulegoa: energia arloaren inguruko herritarren ezagutza-maila eta kritikotasuna sustatzeko eskualde mailako bulego bat sortzea proposatzen da, herritarrei erabakiak hartzen laguntzeko. 2027 eta 2031 urteen artean garatzea proposatu da.

Proposatutako ekintzekin, 2044rako lortu nahi diren udalerri-mailako helburuak ondorengoak dira:

KLIMA ALDAKETA ARINTZEKO HELBURUAK

  • CO2 isuriak %60 murriztea.
  • Energia-kontsumo primarioa %40 murriztea.
  • Energia berriztagarrien ekarpena kontsumoaren %40 izatera iristea.

KLIMA ALDAKETARA EGOKITZEKO HELBURUAK

  • Bero-boladak aurreikusten ikastea eta azpiegituren egokitzapena.
  • Ibai-uholdeen aurrean babesak eraikitzea eta eremu zaurgarriak babestea.
  • Lehorteak daudenean sute-arriskua kontrolpean izatea eta ur-hornidura bermatzea.

Amorotoko klima eta energia Plan Integratua eskuragarri hemen.

49,5 kW-ko instalazio FV partekatua Gautegiz Arteagan

Gautegiz Arteagako Udalak, udalerriko Plan Integratuko lerro estrategikoekin bat eginez, autokontsumorako 49,5 kW-eko instalazio-fotovoltaiko partekatu bat instalatu du frontoiko estalkian, Udalaren jabetzapekoak diren instalazioen argindar hornidura asetzeko.

Hornitu beharreko eraikinak, Udaletxea, Frontoia, Aretxederreta Kultur Etxea, Artea Herriko Taberna, Anbulategia, Montorre Eskola eta Montorre Haur-eskola dira. Autokontsumorako instalazio fotovoltaiko partekatuak, apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuaren arabera, gehien jota 2.000 m-ko distantziara izan daitezke kontsumo-puntuekiko. Frontoia hautatu da, eraikinaren tamainaren eta kokapenaren arabera aukera egokiena baita.

Guztira 550 W-eko potentziadun 90 panel fotovoltaiko instalatu dira, 60 kW-ko potentziako inbertsore batekin batera.

Instalazio honen bitartez, urtean 52.236 kWh ekoiztea espero da, zeinetatik % 60a inguru autokontsumitzea espero den.

Inbertsorea eta koadro elektrikoa
Inbertsorea eta koadro elektrikoa.

Instalazio fotovoltaikoa

Energia Eraginkortasun Ziurtagiriak udalerri ezberdinetan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019-ko Lege berriaren arabera, administrazio publikoak ziurtagiri energetikoak egin behar ditu eraikin publiko guztietan.

Energia Eraginkortasun Ziurtagiria (EEZ) energiari buruzko informazioa biltzen duen dokumentu ofiziala da: kontsumitzaileen eskaria asetzeko behar den urteko kontsumoa, elektrizitatea eta beroa sortzeko sistemak, eraikinaren baldintzak (inguratzaile termikoa, eraikuntza-materialak, etab.), besteak beste. Datu guztiak lortu ondoren, kalifikazio energetiko bat lortzen da A-tik (handiena) G-ra (txikiena) bitarteko eskalan non energia primario ez-berriztagarriaren eta karbono dioxidoaren emisioen neurriak baloratzen diren. Azkenik, dokumentuak energia-hobekuntzen atal bat du eta bertan energia-kalifikazioa aurkezten da, kalifikazio hori hobetzeko ekintzen proposamenekin batera.

Honen harira, Busturialdeko eta Lea Artibaiko udalerri ezberdinetan, udal eraikinen Energia Eraginkortasun Ziurtagiriak burutu dira. Jarraian adierazi dira udalerri bakoitzean egindako ziurtagiriak.

Lekeitio:

  • Futbol zelaiko aldagelak.
  • Itsasargia.
  • Bake Epaitegia.
  • Jubilatuen etxea.
  • Eskola.
  • Haur-eskola.
  • Udaletxea.
  • Trinkete etxea.
  • Kultur etxea.
  • AEK lokala.
  • Brigadako aldagelak.
  • Isuntza Arraun Elkartea.
  • Nautika.
  • Lekeitioko HHI.
  • Emakumeen Lokala.
  • Plazapeko WC eta aldagelak.
  • Musika Eskola.
  • REM Atea.
  • Tximista Atletismo Taldea.

Mendata:

  • Udaletxea.
  • Elizoste.
  • Zarrabenta Taberna.
  • Zarrabenta Txokoa.
  • Albizko Txokoa.

Munitibar:

  • Udaletxea.
  • Frontoia.
  • Aterpetxea.
  • Eskola.
  • Udaletxe Zaharra.
  • Botikina.
  • Ludoteka.

Murueta:

  • Flores Etxea.
  • Frontoia.
  • Eskola.
  • Udalbarri.
  • Udaletxea.
  • Aldai Etxea.

Busturia:

  • Udaletxea.
  • Kultur Etxea.
  • Gimnasioa.
  • Medikua.
  • Eskola.
  • Haur-eskola.

Auditoretza energetikoak Bakioko udal eraikinetan

Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen eskakizunen ondorioz, Bakioko Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin ditu. Aztertutako eraikinak Udaletxea, Kiroldegia eta Txakolingunea dira. Jarraian, eraikin bakoitzeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko egindako proposamenak aipatu dira:

Udaletxea:

  • Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz.
  • LED teknologia bidezko argiztapena argindar kontsumoa murrizteko.
  • Biomasa galdara instalazioa, etxeko ur beroa eta berokuntza energia iturri berriztagarrien bidez burutzeko.
  • Eraikinaren inguratzailearen hobekuntza, energia termikoaren eskaria murrizteko.
  • Kiroldegiko instalazio fotovoltaikoaren sorkuntzaren aprobetxamendua argindar eskariaren zati bat asetzeko.

Kiroldegia:

  • Biomasa bidezko instalazioa gauzatzea, beharrizan termikoak asetzeko.
  • Instalazio fotovoltaiko partekatua ezartzea estalkian, auditoretza honetan aztertu diren eraikinetako autokontsumoa sustatzeko.
  • Ur kontsumoaren murrizketa sustatzea.

Txakolingunea:

  • Argindarraren kosturen murrizketa kontratuaren doiketa bidez.
  • LED teknologia bidezko argiztapena argindar kontsumoa murrizteko.
  • Presentzia eta argitasun sentsoreen instalazioa komunetan.
  • Bigarren solairuko erakusketa aretoko bulegoetan klimatizazio-sistema berria aerotermia instalazio independenteen bidez.
  • Kiroldegiko instalazio fotovoltaikoaren sorkuntzaren aprobetxamendua argindar eskariaren zati bat asetzeko.

Muruetako klima eta energia Plan Integratua

Muruetako Udalak 2024 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen.

Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko.

Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz gain. Plan Integratua aurrera eramateko ekintza ezberdinak adierazi dira. Lehentasun handiena duten ekintzak ondorengoak dira:

  • Argiteria publikoaren hobekuntza: egungo argiteria LED teknologiadun kale-argiekin ordezkatzea. 2025-2027 artean burutzeko epea ezarri da.
  • Instalazio FV partekatua frontoian: udal eraikinetako argindarra hornitzeko autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoa frontoiko estalkian. 2024 urtea zehaztu da ekintza horretarako.
  • ZEB sektore publikoan: zerbitzu publikoen argindarra iturri berriztagarrien bidezkoa izatea bermatzeko, Ziurtatutako Energia Berdea kontratatzea. 2026-2028 urten artean mugatu da ekintza burutzeko epea.
  • ZEB sektore pribatuan: udal-zerbitzutean bezala, sektore pribatuan ZEB sustatzeko ekintzak garatzea du lehentasuna udalak. Planak diharduen bitartean sustatuko dira energia kontratu mota hauek.
  • Energia komunitatearen sorkuntza: auzolana eta energia berriztagarriak aurrera eramatea da helburu. 2027 eta 2029 urteen artean garatzea aurreikusi da.
  • Instalazio FV komunitarioak: herritarren beharrizan elektrikoak asetzeko instalazio fotovoltaiko partekatuen sustapena. 2030 eta 2033 urteen artean garatzea zehaztu da.
  • Eskualdeko energia bulegoa: energia arloaren inguruko herritarren ezagutza-maila eta kritikotasuna sustatzeko eskualde mailako bulego bat sortzea proposatzen da, herritarrei erabakiak hartzen laguntzeko. 2027 eta 2031 urteen artean garatzea proposatu da.

Proposatutako ekintzekin, 2044rako lortu nahi diren udalerri-mailako helburuak ondorengoak dira:

KLIMA ALDAKETA ARINTZEKO HELBURUAK

  • CO2 isuriak %60 murriztea.
  • Energia-kontsumo primarioa %40 murriztea.
  • Energia berriztagarrien ekarpena kontsumoaren %40 izatera iristea.

KLIMA ALDAKETARA EGOKITZEKO HELBURUAK

  • Bero-boladak aurreikusten ikastea eta azpiegituren egokitzapena.
  • Ibai-uholdeen aurrean babesak eraikitzea eta eremu zaurgarriak babestea.
  • Itsas-uholdeekiko arriskuaren aurrean, kosta-lerrotik gertu dauden eremu arriskutsuak babestea.
  • Lehorteak daudenean sute-arriskua kontrolpean izatea eta ur-hornidura bermatzea.

Mendexako klima eta energia Plan Integratua

Mendexako Udalak 2025 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen.

Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko.

Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz gain. Plan Integratua aurrera eramateko ekintza ezberdinak adierazi dira. Lehentasun handiena duten ekintzak ondorengoak dira:

  • Argiteria publikoaren hobekuntza: egungo argiteria LED teknologiadun kale-argiekin ordezkatzea. 2025-2030 artean burutzeko epea ezarri da.
  • Aerotermia instalazioa udaletxean: udaletxeko berokuntza erregai fosilen bidez izan ordez iturri berriztagarrietatik egiteko. 2025 urtea zehaztu da ekintza aurrera eramateko.
  • ZEB sektore publikoan: zerbitzu publikoen argindarra iturri berriztagarrien bidezkoa izatea bermatzeko, Ziurtatutako Energia Berdea kontratatzea. 2025 urtea mugatu da ekintza burutzeko.
  • ZEB sektore pribatuan: udal-zerbitzutean bezala, sektore pribatuan ZEB sustatzeko ekintzak garatzea du lehentasuna udalak. Planak diharduen bitartean sustatuko dira energia kontratu mota hauek.
  • Energia komunitateari bultzada: auzolana eta energia berriztagarriak aurrera eramatea da helburu. 2025 eta 2030 urteen artean garatzea aurreikusi da.
  • Instalazio FV komunitarioak: herritarren beharrizan elektrikoak asetzeko instalazio fotovoltaiko partekatuen sustapena. 2026 eta 2030 urteen artean garatzea zehaztu da.
  • Eskualdeko energia bulegoa: energia arloaren inguruko herritarren ezagutza-maila eta kritikotasuna sustatzeko eskualde mailako bulego bat sortzea proposatzen da, herritarrei erabakiak hartzen laguntzeko. 2027 eta 2031 urteen artean garatzea proposatu da.

Proposatutako ekintzekin, 2045erako lortu nahi diren udalerri-mailako helburuak ondorengoak dira: