Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019-ko Lege berriaren arabera, administrazio publikoak ziurtagiri energetikoak egin behar ditu eraikin publiko guztietan eta auditoretza energetikoak 70 kW-etik gorako potentzia duten eraikinetan.

Honen harira, Sopelako Udalak 5 udal eraikinetan auditoretza energetikoak burutu ditu, baita 12 eraikinen ziurtagiri energetikoak ere.

Auditoretza energetikoa eraikin baten azterketa da eta helburua energia-kopurua eta -erabilera ezagutzeaz gain, energia aurrezteko proposamen desberdinak biltzea da. Azterketa hauetan hurrengo atalak aztertzen dira: eraikina (itxituren kalitatea eta ezaugarriak, eraikuntza-materialak), energia-fakturak, instalazioak (klimatizazio-instalazioak, energia berriztagarriak, UBSa, aireztapena eta argiztapena), hobetu daitezkeen alderdiak eta erosotasun termikoa. Gainera, hobekuntza tekniko eta ekonomikorako neurri-multzo bat proposatzen da eta guzti hau memoria tekniko batean jasotzen da.

Ziurtagiri energetikoak energiari buruzko informazioa biltzen duen dokumentu ofiziala da: kontsumitzaileen eskaria asetzeko behar den urteko kontsumoa, elektrizitatea eta beroa sortzeko sistemak, eraikinaren baldintzak (inguratzaile termikoa, eraikuntza-materialak, etab.), besteak beste. Datu guztiak lortu ondoren, kalifikazio energetiko bat lortzen da A-tik (handiena) G-ra (txikiena) bitarteko eskalan non energia primario ez-berriztagarriaren eta karbono dioxidoaren emisioen neurriak baloratzen diren. Azkenik, dokumentuak energia-hobekuntzen atal bat du eta bertan energia-kalifikazioa aurkezten da, kalifikazio hori hobetzeko ekintzen proposamenekin batera.

Auditoria energetikoa eginda duten eraikinen argazkiak

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Instalazio FVa Errigoitiko etxebizitzan

Autokontsumo elektrikorako 3,47kW-ko instalazio FVa.

Famlia bateko etxebizitzari argindarraren hornidura.

Tarteko depositua (elektrikoa) berokuntza eta UBSrako ur beroa aurreberotzeko.