Auditoretza energetikoak Lea-Artibai amankomunazgoan
Kasu honetan Lea-Artibai Amankomunazgoan, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, bi eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira: Andonegi pabiloian eta Patrokua jauregian.
Mota honetako auditoritzetan hainbat analisi egiten dira, besteak beste:
- Energia-horniduraren azterketa, energia-fakturazioa bilduz.
- Eraikinen, energia-hornidurako iturrien, sistema- eta prozesu-kontsumoen eta energia-kostuen inbentarioak.
- Azken eskaria hornitzeko behar den energia primarioa eta energia-kontsumoak sortutako CO2 emisioak kalkulatzea.
- Energia sortzeko eta kontsumitzeko ekipoen inbentarioa (klimatizazioa, galdarak, argiztapena).
- Instalazioen eraginkortasuna hobetzeko eta eraikinen ingurumen-inpaktua murrizteko proposamenak, energia berriztagarriak sustatuz.
Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.
- Berriatuako udal-eraikuntzen ziurtagiri energetikoak
- Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan
- Markina-Xemeingo auditoretza eta ziurtagiri energetikoak
- Auditoretza energetikoak Lekeition