Etxebarriako baserri batean 2,75 kW-ko instalazio fotovoltaikoa
Etxebarrian 550 W-ko 5 moduluz osatutako instalazio fotovoltaiko berria egin da etxe bateko sarreraren teilatuan. Hauek dira egindako instalazioaren ezaugarriak:
- Aurretik tarifa finkoa ordaintzen zen argindarragatik etxean eta zegoen kontsumorako prezioa altua zen.
- Kontsumoa murrizteko 2,75 kW-ko potentzia instalatu da eguzki-moduluetan.
- Fakturazio elektrikoa murrizteko kontratu elektrikoa aldatu da komerzializatzaile desberdinen eskaintzak aztertuta.
- 5 kW-ko inbertsore hibridoa instalatu da, etorkizunean bateriak instalatu eta sarearekiko menpekotasuna murriztea ahalbidetu dezakeena. Gainera, honek eguzki-modulu gehiago instalatzea ere eskaintzen du, baserriko teilatuan lekua baitago.