Auditoretza energetikoak Bakioko udal eraikinetan
Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen eskakizunen ondorioz, Bakioko Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin ditu. Aztertutako eraikinak Udaletxea, Kiroldegia eta Txakolingunea dira. Jarraian, eraikin bakoitzeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko egindako proposamenak aipatu dira:
Udaletxea:
- Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz.
- LED teknologia bidezko argiztapena argindar kontsumoa murrizteko.
- Biomasa galdara instalazioa, etxeko ur beroa eta berokuntza energia iturri berriztagarrien bidez burutzeko.
- Eraikinaren inguratzailearen hobekuntza, energia termikoaren eskaria murrizteko.
- Kiroldegiko instalazio fotovoltaikoaren sorkuntzaren aprobetxamendua argindar eskariaren zati bat asetzeko.
Kiroldegia:
- Biomasa bidezko instalazioa gauzatzea, beharrizan termikoak asetzeko.
- Instalazio fotovoltaiko partekatua ezartzea estalkian, auditoretza honetan aztertu diren eraikinetako autokontsumoa sustatzeko.
- Ur kontsumoaren murrizketa sustatzea.
Txakolingunea:
- Argindarraren kosturen murrizketa kontratuaren doiketa bidez.
- LED teknologia bidezko argiztapena argindar kontsumoa murrizteko.
- Presentzia eta argitasun sentsoreen instalazioa komunetan.
- Bigarren solairuko erakusketa aretoko bulegoetan klimatizazio-sistema berria aerotermia instalazio independenteen bidez.
- Kiroldegiko instalazio fotovoltaikoaren sorkuntzaren aprobetxamendua argindar eskariaren zati bat asetzeko.