Energia Eraginkortasun Ziurtagiriak udalerri ezberdinetan
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019-ko Lege berriaren arabera, administrazio publikoak ziurtagiri energetikoak egin behar ditu eraikin publiko guztietan.
Energia Eraginkortasun Ziurtagiria (EEZ) energiari buruzko informazioa biltzen duen dokumentu ofiziala da: kontsumitzaileen eskaria asetzeko behar den urteko kontsumoa, elektrizitatea eta beroa sortzeko sistemak, eraikinaren baldintzak (inguratzaile termikoa, eraikuntza-materialak, etab.), besteak beste. Datu guztiak lortu ondoren, kalifikazio energetiko bat lortzen da A-tik (handiena) G-ra (txikiena) bitarteko eskalan non energia primario ez-berriztagarriaren eta karbono dioxidoaren emisioen neurriak baloratzen diren. Azkenik, dokumentuak energia-hobekuntzen atal bat du eta bertan energia-kalifikazioa aurkezten da, kalifikazio hori hobetzeko ekintzen proposamenekin batera.
Honen harira, Busturialdeko eta Lea Artibaiko udalerri ezberdinetan, udal eraikinen Energia Eraginkortasun Ziurtagiriak burutu dira. Jarraian adierazi dira udalerri bakoitzean egindako ziurtagiriak.
Lekeitio:
- Futbol zelaiko aldagelak.
- Itsasargia.
- Bake Epaitegia.
- Jubilatuen etxea.
- Eskola.
- Haur-eskola.
- Udaletxea.
- Trinkete etxea.
- Kultur etxea.
- AEK lokala.
- Brigadako aldagelak.
- Isuntza Arraun Elkartea.
- Nautika.
- Lekeitioko HHI.
- Emakumeen Lokala.
- Plazapeko WC eta aldagelak.
- Musika Eskola.
- REM Atea.
- Tximista Atletismo Taldea.
Mendata:
- Udaletxea.
- Elizoste.
- Zarrabenta Taberna.
- Zarrabenta Txokoa.
- Albizko Txokoa.
Munitibar:
- Udaletxea.
- Frontoia.
- Aterpetxea.
- Eskola.
- Udaletxe Zaharra.
- Botikina.
- Ludoteka.
Murueta:
- Flores Etxea.
- Frontoia.
- Eskola.
- Udalbarri.
- Udaletxea.
- Aldai Etxea.
Busturia:
- Udaletxea.
- Kultur Etxea.
- Gimnasioa.
- Medikua.
- Eskola.
- Haur-eskola.