ASTEKLIMA 2026: Energia berriztagarria Ajangiz eta Markina-Xemeinen
Asteklima 2026 ekimenaren baitan, gure taldeak Ajangizen eta Markina-Xemeinen jarduera desberdinak antolatu ditu.
Alde batetik, Energia Aholkularitzako informazio puntua jarri dugu bi egunetan Markina-Xemeinen herritarrei etxebizitza eta eraikinetan energia kontsumoa murrizteko eta sistema jasangarriagoak ezartzeko dauden aukerak azaltzeko. Testuinguru horretan, inguruko informazioa ere eskaini da.

Bestetik, hitzaldi irekiak eskaini ditugu bi herrietan:
- Ajangizen gasolioaren eta gasaren ordezko alternatiba berriztagarriak landu eta komunitate energetikoaren jarraipena eta sustapena egin dira.
- Markina-Xemeinen, aldiz, hotz-instalazioen aukerak eta betebeharrak aztertu dira.


Ekimen hauekin guztiekin, gure taldeak energia jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsi du, informazioa, parte-hartzea eta hurbiltasuna oinarri hartuta.



