Ibarrangeluko energia-komunitatearen sorkuntza

Azken hilabeteetan Ibarrangeluko energia-komunitatearen sorkuntzan lehen pausoak ematen egon gara bertako herritarrekin batera. Honetarako, herritarren partaidetza aktiboaz energia-komunitateen funtzioa ulertu da eta estatutoen sorkuntzan aurrera goaz. Ondoren herritarren beharrei erantzungo dien proiektu teknikoa zehaztuko da, komunitatea energia sortu eta partekatzeko erraminta bezala erabiliz.

Ajangizko energia-komunitatearen sorkuntza

Azken hilabeteetan Ajangizko energia-komunitatearen sorkuntzan lehen pausoak ematen egon gara bertako herritarrekin batera. Honetarako, herritarren partaidetza aktiboaz estatutoak idatzi eta proiektu teknikoa zehaztu dira. Orain energia sortu eta partekatzeko eremu posibleak aztertzen gabiltza, hurrengo pausoa proiektuaren martxan jartzea izango delarik.

Paradigmaren Alemaniako fabrikara bisita

Irailean Paradigmaren fabrika eta formakuntza-zentroa bisitatzeko aukera izan genuen, formakuntza ikastaro baten bidez azken produktuekin esperientzia lortzeko.

Paradigmaren eguzki-kolektore termikoek hutsean lan egiten duten hodien bidez funtzionatzen dute, eguzki-argia ur-beroan bihurtuz. Gainera, ez dute inolako hozgarririk erabiltzen eguzki-fluido gisa, honetarako ur hutsa soilik erabiliz,

Bioerregai solidoei aplikatutako zergetan aldaketak

Uztailaren 1etik aurrera biomasa erregaiei (pellet eta ezpala) aplikatutako BEZa %10etik %21era itzuli da.

Murriztutako %10eko BEZa 2023ko abenduaren 28an onartu zen 2023/08 Errege Dekretuaren bidez. Hasiera batean apirilera arte mantendu behar bazen ere, denbora aurrera joan ahala, uztailera arte luzatzea erabaki zen.

BEZaren igoera honek biomasa erregaien azken prezioa handituko du eta erregai fosilen aurrean duen konpetentzia murriztu. Murriztutako zerga mantentzeak energia berriztagarrien aldeko apostuan pausoak eman eta karbono neutraltasunaren bidean aurrera egitea ahalbidetuko luke, etorkizunerako energia-trantsizioan erregai garbien alde eginez.

Por un IVA reducido del 10% para los biocombustibles sólidos | AVEBIOM

Ispaster eredu gisa Avebiom-en txostenean

Avebiomek, Espainiako Biomasaren Elkarteak, duela gutxi argitaratu du Espainian biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko azken txostena 2022ra arteko datuekin. Txosten honetan, biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko atal bat dago Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ispasterko bero-sarea aipatzen da, Barrizarrek hasieratik kudeatzen duena. Txostenak honela dio:

“Beste instalazio eredugarri bat Ispasterko (Bizkaia) bero-sarea da, kooperatiba batek kudeatua. Instalazioak energia-mix bat du, bi biomasa-galdarak (220 kW), hodi hutsezko eguzki-kolektore termikoak (42 kW) eta instalazio fotovoltaiko isolatua bateriekin (28 kW-eko puntako potentzia instalatua) osatua, 11 eraikin publiko eta 12 etxebizitzako bloke pribatu bat hornitzen dituena.”

Informe osoa esteka honetan irakurri daiteke.

LOCALRES proiektua

Ispasterren garatuko den LOCALRES proiektu europearrak tokian tokiko energia-sistema berriztaileak ezarriko ditu, energia berriztagarrien garapena sustatuko duten energia-komunitateen bidez, energia bidezko eraldaketa pertsona ororen esku jartzeko.

Lau urteko iraupena izango duen proiektua CARTIF fundazioa izango du buru. Proiektuak tresna digital berriak eskainiko ditu egungo energia-sisteman espero den egitura-aldaketa maila ezberdinetan bultzatzeko energia zentral birtual baten bitartez:

1- Sorkuntza: energia berriztagarrien ekoizle txikien kopurua handitzea.
2- Merkatua: tokiko energia merkatuak sortzea, hornitzaileek beren aukerako energia bolumenak tokiko komunitateetan saldu ahal izateko.
3- Banaketa: norabide anitzeko energia-fluxua ezartzea eta energia berriztagarrien komunitateak sustatutako energia-zerbitzuak sustatzea.
4- Kontsumitzaileak: kontsumitzaileak ahalduntzea energia-sisteman aktiboak izan daitezen eta parte har dezaten beren energia berriztagarrien komunitateen diseinuan.

Empowering local renewable energy communities for the decarbonisation of the energy systems | LocalRES Project | Fact Sheet | H2020 | CORDIS | European Commission (europa.eu)

HAPPENING proiektua

Ispasterren garatuko den HAPPENING proiektu europearrak etxebizitzen klimatizazio eraginkorra sustatuko du.

HAPPENING: HeAt PumPs in existing multi-family buildings for achieving union’s ENergy and envIromeNtal Goals

Familia anitzeko etxebizitza-eraikinetan energia garbiaren ekoizpenarekin konbinatutako bero-ponpen instalazioa sustatzeko sortu da proiektua, Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Batasunaren “Horizonte 2020” programaren funtsekin babestuta eta Tecnalia zentro teknologikoa buru duela.

Proiektuak 4 urteko iraupena izango du eta guztira 2,9 milioi euroko aurrekontua du. Europako lau herrialdetako 12 erakundek osatzen dute partzuergoa: Tecnalia, Girotze, Barrizar, ANESE eta Green Building Council España (GBCe) (Espainiaren aldetik); EURAC, Tecnozenith, INNOVA eta RINA-C (Italiaren partaidetza); eta AEE INTEC eta GWS (Austria) eta Fraunhofer (Alemania).

Tecnaliak Barrizarrekin batera egingo du lan Ispasterko udalerrian eta helburua eraikin mota desberdinetarako bero-ponpen bidezko irtenbideak lortzea da. Ispasterko udalean garatuko den proiektua aldi berean Italiako eta Austriako beste bi udalerritan gauzatuko da, Verzuolo eta Graz-en zehazki.

Happening Project – Happening Project (happening-project.eu)

Faktura elektrikoari buruzko hitzaldiak Uribe Kostan

Pasa den uztailean, Barrizarrek hitzaldiak eman zizkien erretiratuei ekainaren 1etik indarrean dagoen faktura elektriko berri eta polemikoa azaltzeko.

Hitzaldi horietan, merkatu elektrikoari eta herrialdeko energia-trantsizioari buruzko eztabaida ere sortu zen.

Ispasterko proiektua iruditan

Hona hemen EEEk, Ispasterko Udalak eta Traola Produkzioak elkarlanean eginiko bideoa. BARRIZARek Ispasterren eginiko energia berriztagarrien proiektuaren nondik norakoak azaltzen ditu:

Barrizar DEIA egunkarian

Hemen daukazue DEIA egunkariaren berria, non Sopelako udaletxearekin batera garatu dugun Udal Energia Plana azaltzen duten:

https://www.deia.eus/bizkaia/uribe-kosta-txorierri/2020/02/08/sopela-inicia-plan-energetico-2030/1016607.html