Ispaster eredu gisa Avebiom-en txostenean

Avebiomek, Espainiako Biomasaren Elkarteak, duela gutxi argitaratu du Espainian biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko azken txostena 2022ra arteko datuekin. Txosten honetan, biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko atal bat dago Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ispasterko bero-sarea aipatzen da, Barrizarrek hasieratik kudeatzen duena. Txostenak honela dio:

“Beste instalazio eredugarri bat Ispasterko (Bizkaia) bero-sarea da, kooperatiba batek kudeatua. Instalazioak energia-mix bat du, bi biomasa-galdarak (220 kW), hodi hutsezko eguzki-kolektore termikoak (42 kW) eta instalazio fotovoltaiko isolatua bateriekin (28 kW-eko puntako potentzia instalatua) osatua, 11 eraikin publiko eta 12 etxebizitzako bloke pribatu bat hornitzen dituena.”

Informe osoa esteka honetan irakurri daiteke.