Altuena Landetxea Amoroton

Energia berriztagarrien instalazioa

Berotze eta UBS instalazioa Altuena Landaetxean.

Biomasa galdara (egurra) diseinatu hotela berotzeaz eta ur bero sanitario sistemaz hornitzeko.

ESE kontratua 8 urteko amortizazioarekin.

Gasen isurpenak %90ean murriztu egingo dira, gasa biomasarekin ordezkatzean.

Bero sare txikia eta autokontsumo elektrikoa Ispasterren

Ur beroko sare termikoa diseinatu egin da eraztun erako hoditeria erabiliz, eraikuntza publikoak eta beste hainbat pribatu (etorkizunean) UBS eta beroketa sistemaz hornitzeko asmoarekin.

1. Fasea

Eraztunaren lehenengo zatiaren proiekzio eta instalazioa Eskolara helduz. Honekin batera, galdara gela, siloa, biomasa galdara eta beharrezko beste zenbait sistema eraiki bero-sarea martxan jartzeko.

2. Fasea

Bero-sarearen eraztuna bukatu egiten da, honako eraikuntza publikoei zerbitzu energetikoa emanez: Udala, Herriko taberna, Ludoteka, Nagusien etxea, Gimnasioa, Haur-jantokia, Haurtzaindegia, Frontoia eta Jatetxea.

Horretaz gain, eraikuntza hauetan eraginkortasun energetikoko ekintza desberdinak burutzen dira  .

Azkenik, eguzki-panelak eta bateriak erabiliz instalazio fotoboltaiko isolatua eraiki egin da eta eguzki-energia termikoko instalazioa diseinatu UBS eta berotzeari laguntza emateko. %100 berriztagarria den energia berdea hornitzen duten enpresekin 7 udal-kontratu berri gauzatzen dira. Potentzien egokitzea/murriztea kontsumo errealetara.

3. fasea (etorkizuneko ekintzak)

– Instalazio fotoboltaikoa handitu.

– Sorkuntza banatua FVak gehiago hornitu dezan.

– Gaur egun gasoil galdara erabiltzen duten 12 etxebizitza Mikro-sarearen bidez hornitu.

– 2. biomasa galdara instalatzeko lankidetza publiko-pribatua.

– Mikro-sarearen erabilera optimizatu bere kapazitatea handitzeko.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, instalazioaren Egoera txostena begira ezazu: INFORME SITUACION 2017 Previsión

 

Eguzki-instalazio termikoa Markinako polikiroldegian

Eguzki instalazio termikoa

Markina-Xemeingo polikiroldegiaren estalkian eguzki-sistema termiko baten instalazio eta egokitzapena.

20 plaka berri ipini dira eta beste 60 konpondu.

Ur eta gasoil kontsumoen murrizketa, hortaz, isurpen orokorren murrizketa.