Pellets-ak erabiltzen dituen estufa baten instalazioa etxebizitza batean
NORDICA termopellet estufa baten instalazioa Lekeitioko etxebizitza batean.
Berokuntzaren hornikuntza pelleten bidez.


NORDICA termopellet estufa baten instalazioa Lekeitioko etxebizitza batean.
Berokuntzaren hornikuntza pelleten bidez.


TOSHIBAko 3,5 kWko zoruko splitaren instalazioa Bilboko etxebizitza batean.
Berokuntza eta hozkuntzaren hornikuntza ekipo konpaktu baten bitartez.

Herritarrek erregai fosilak alde batera utzi eta berriztagarrien bidez sortutako argindarrarekin (ahal den heinean) hornitutako karga-puntuak instalatzea gero eta ohikoagoa izango da aparkaleku publikoetan.
29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 plaza baino gehiago dituzten parkingetan karga-puntuak instalatzera behartzen da.
Honen harira, Berritxuko Udalak karga-puntu elektriko bat jarri du autoak eta motoak kargatzeko. Karga-puntu hau eguzki-instalazio fotovoltaiko batera konektatuta dago eta 7,2 kW-ko karga monofasikoa du.

Autokontsumo elektrikorako 3,47kW-ko instalazio FVa.
Famlia bateko etxebizitzari argindarraren hornidura.
Tarteko depositua (elektrikoa) berokuntza eta UBSrako ur beroa aurreberotzeko.


Autokontsumo elektrikorako 2,8 kW-ko instalazio FVa.
Aerotermia bidezko (FANCOIL) klimatizazioa, FVaren bitartez hornituta.
Hornikuntza energetikoa erabilera anitzeko udal lokalean.


Ispasterko mikrosarearen handitzea
3. FASEA BUKATUTA
– Eguzki instalazio fotovoltaikoaren handitzea.
– 130 kW-ko biomasa galdara berriaren instalazioa, berokuntza eta UBS hornikuntzarako udal-mikrosarean.
– 12 etxebizitza pribatuentzat mikrosaretik hornikuntza, lehenago gasoil galdara batekin hornitzen zirenak.
– Mikrosarearen erabiliera optimizatu, bere kapazitatea eta kontsumoen eraginkortasuna handituz.
Instalakuntza industria planta batean : hornikuntza eta instalazio osoa.
Argien aldaketa LED teknologiara, %80ko aurrezpenekin energia-kontsumoan.
Energia berriztagarrien instalazioa
Eraikuntza pribatua.
Berriztagarrietan oinarritutako eraginkortasun energetikoko instalazioa (eguzki-energia eta biomasa metatzearekin). Isolamendu termikoa.
Berotzea eta UBS pellet eta egur galdaren bidez. Aldi berean, eguzki energia termikoko instalazioa berotze eta UBS lortzeko.
Energia berriztagarrien instalazioa
Berotze eta UBS instalazioa Altuena Landaetxean.
Biomasa galdara (egurra) diseinatu hotela berotzeaz eta ur bero sanitario sistemaz hornitzeko.
ESE kontratua 8 urteko amortizazioarekin.
Gasen isurpenak %90ean murriztu egingo dira, gasa biomasarekin ordezkatzean.
Ur beroko sare termikoa diseinatu egin da eraztun erako hoditeria erabiliz, eraikuntza publikoak eta beste hainbat pribatu (etorkizunean) UBS eta beroketa sistemaz hornitzeko asmoarekin.
1. Fasea
Eraztunaren lehenengo zatiaren proiekzio eta instalazioa Eskolara helduz. Honekin batera, galdara gela, siloa, biomasa galdara eta beharrezko beste zenbait sistema eraiki bero-sarea martxan jartzeko.
2. Fasea
Bero-sarearen eraztuna bukatu egiten da, honako eraikuntza publikoei zerbitzu energetikoa emanez: Udala, Herriko taberna, Ludoteka, Nagusien etxea, Gimnasioa, Haur-jantokia, Haurtzaindegia, Frontoia eta Jatetxea.
Horretaz gain, eraikuntza hauetan eraginkortasun energetikoko ekintza desberdinak burutzen dira .
Azkenik, eguzki-panelak eta bateriak erabiliz instalazio fotoboltaiko isolatua eraiki egin da eta eguzki-energia termikoko instalazioa diseinatu UBS eta berotzeari laguntza emateko. %100 berriztagarria den energia berdea hornitzen duten enpresekin 7 udal-kontratu berri gauzatzen dira. Potentzien egokitzea/murriztea kontsumo errealetara.

3. fasea (etorkizuneko ekintzak)
– Instalazio fotoboltaikoa handitu.
– Sorkuntza banatua FVak gehiago hornitu dezan.
– Gaur egun gasoil galdara erabiltzen duten 12 etxebizitza Mikro-sarearen bidez hornitu.
– 2. biomasa galdara instalatzeko lankidetza publiko-pribatua.
– Mikro-sarearen erabilera optimizatu bere kapazitatea handitzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, instalazioaren Egoera txostena begira ezazu: INFORME SITUACION 2017 Previsión
Informa zaitez sektorean egondako azken albisteekin eta legeen aldaketekin
Xemein Etorbidea, 12A
48270 Markina-Xemein
Bizkaia
Spain
