Entries by barrizar

Ispastarreko instalazioetara bisita

Aste honetan, ekainaren 4an, Barrizarretik Ispasterren kudeatzen ditugun instalazioak bisitatzera etorri dira Debabarrenako zenbait udaletako ordezkari eta teknikariak, Debegesako ordezkariak eta baita Eibarko unibertsitateko zenbait ikasle ere. Bero mikro-sarea osatzen duten puntu desberdinak eta instalazio fotovoltaikoak ikusteko ibilbidea burutu zuten bisitak iraun bitartean. Hona hemn egunekko argazki batzuk:

Biomasa bidezko berokuntza eta isurketak

Energiaren nazioarteko agentziak, bizitegi arloko biomasa galdaren isurketen inguruan ikerketa berri bat argitaratu du. Haien azken ikerketen arabera, biomasa galdara eta berogailu modernoek isurketa limite zorrotzak betetzen dituzte era egokian erabiltzen direnean, nahiz eta EBren jarrera alderdi legegilean gero eta gogorragoa izango dela iragarri. Ikerketa honi buruzko informazio guztia Bioenergy International-en eskuragai.  

Berriatuako UEPa

Berriatuako udalaren energia plana Egungo egoeraren azterketa. GEI-en igorpen inbentarioa eta kontsumo energetiko desberdinen azterketa. Helburuak betetzeko ekintza planaren eta hauen jarraipenaren diseinua. Planaren finantzazioa.

Ispasterko PACESa

Ispasterko energia jasangarri eta klimarako ekintza plana Gaur egungo egoeraren analisia eta txostena. Kontsumo energetiko desberdinen azterketa eta GEI-en igorpenaren inbentarioa. Helburuak betetzeko ekintza planaren eta hauen jarraipenaren diseinua. Planaren finantzazioa.

Barrizarren agerpena artikulu zientifikoan

Gure koperatiba, EZE Barrizar Koop. askotan aipatu egin dute Iñaki Heras-Saizarbitoria, Lucía Sáez, Erlantz Allur eta Jon Morandeirak egindako ikerketa-artikuluan eta The emergence of renewable energy cooperatives in Spain: A review izenburua duena. Dokumentu honetan, energia berriztagarriak produzitu eta/edo komertzializatu egiten duten kooperatiba espainarren egoera aztertzen da eta goren unean dagoen sektore honek aurre egiten dituen erronka desberdinak azaldu egiten […]

Energiaren Euskal Erakundeak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikorako konpromesua aitortu du

Pasa den Ostiralean, Urriaren 5ean, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udal desberdinen ordezkariak batu egin ziren Ispasterren, udalek trantsizio energetikorantz burututako ekimenei esker ona emateko asmoarekin. Momentua aprobetxatuz, udalerriaren mikrosarean bisita labur bat egin zen, aparteko proiektua dena Euskadin: bertoko energia iturri berriztagarrien bidez energia hornitzen zaie udal-eraikuntza desberdinei. Horrela deskribatu zuen EEEk mikrosarearen proiektua : Erreferentzia […]

Beroketa/hozketarako eguzki energia termikoko sareen jardunaldiak (Genera 2018 azoka)

Pasa den Ekainaren 13an, Barrizar Genera azokaren Energia Jardunaldietan egon zen, beroketa eta hozketa sareetan eguzki energia termikoaren aplikazioei buruz eztabaidatuz. Gure ordezkariak, Iñaki Gaztelu, Ispasterren egindako lana aurkeztu zuen: Mendekotasunik gabeko mikro-sarea erabilera publikoko eraikuntzei ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko, eguzki-energia, biomasa eta eraginkortasuna erabiliz. Aukera berri bat eraginkortasun eta energia berriei buruz […]

2018ko Energia Jardunaldiak (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Pasa den Ekainaren 21ean, Barrizarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Jardunaldien VII. edizioan parte hartu zuen. Urte honetako edizioaren izenburua “Bidezko trantsizio energetikoa: petroliotik askatzen” izan zen eta gure ordezkariak, Iñaki Gaztelu, beste behin gure lana azaldu zuen “Ispaster, udalerri aitzindaria energia berriztagarrietan” hitzaldiaren eskutik. Hemen daukazue eskuragarri Jardunaldiaren egitaraua: Jardunaldiaren egitaraua