Energiaren Euskal Erakundeak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikorako konpromesua aitortu du
Pasa den Ostiralean, Urriaren 5ean, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udal desberdinen ordezkariak batu egin ziren Ispasterren, udalek trantsizio energetikorantz burututako ekimenei esker ona emateko asmoarekin. Momentua aprobetxatuz, udalerriaren mikrosarean bisita labur bat egin zen, aparteko proiektua dena Euskadin: bertoko energia iturri berriztagarrien bidez energia hornitzen zaie udal-eraikuntza desberdinei. Horrela deskribatu zuen EEEk mikrosarearen proiektua : Erreferentzia […]
