Aerotermia eta instalazio FVa Otxandion

Aerotermia eta instalazio fotovoltaikoa Otxandion, isuririk gabeko etxebizitza:

30 kW-ko GLP galdara kendu eta 10 kW-ko potentzia termikoa duen KOSNER bero-ponpa instalatu da berokuntzarako, tenperatura baxuko erradiadoreekn batera funtzionatuko duena.

Gainera, UBS lortzeko bero-ponpa integratuta duen depositu bat instalatu da.


Kontsumo elektrikoaren igoera honi aurre egiteko 3,6 kW-ko instalazio fotovoltaikoa kokatu da etxebizitzako teilatuan, Fronious markako inbertsorearekin. Etxean Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratu bat dago, hortaz, energia saretik hartuta ere eguzkirik ez dagoenean, sortutako isuriak nuluak izango dira.

Instalazio FVa Lekeition

Lehen Lekeitioko txabola honek ez zuen argindarrik. Orain, ordea, eguzki-plaken eta baterien bidez aparatu desberdinak konektatu ahal izango dira, hozkailu bat eta argiak adibidez.

400 W-ko 4 eguzki-plaka instalatu dira teilatuan, 1.600 W guztira, eta plaka hauek sortutako energia 6 kWh-ko kapazitate totala duten baterietan biltegiratuko da. Azkenik, inbertsorearen bidez gehienez 3 kW-ko potentzia emango da baterietatik kontsumora.

8,8 kW-ko instalazio FVa Errigoitiko baserri batean

Instalazio fotovoltaiko berria Errigoitin bi etxebizitzako baserri batentzat.

400 W-ko 22 panelez osatuta, 8,8 kW-ko potentzia instalatuarekin.

Beste bezero bat eguzki-energia sorkuntzaz baliatzen dena!

Etxebarriako frontoian aireztagailu baten instalakuntza

Etxebarria udalerriko frontoiaren goiko aldean aireztagailu baten instalakuntza barnealdeko beroa ateratzeko eta hezetasunak saihesteko, aireztapen gurutzatuaren bidez.

Programazio- eta termostato-sistemaren bidezko kontrola.

SATE bidezko fatxaden berriztapena

Kanpoko isolamendu termikoko sistema (SATE) fatxadak berrizteko eta hezetasunak konpontzeko.
Isolamendu termikoa estalki inklinatuetan, gainazal ildaskatua duen poliestirenozko plaka zurrunen bidez, 80 mm-ko Roofmate-PT motakoa. lodierakoa, eraikinean zurezko euskarriaren gainean jarrita.

Pellets-ak erabiltzen dituen estufa baten instalazioa etxebizitza batean


NORDICA termopellet estufa baten instalazioa Lekeitioko etxebizitza batean.

Berokuntzaren hornikuntza pelleten bidez.

Zoruko Splitaren instalazioa etxebizitzan

TOSHIBAko 3,5 kWko zoruko splitaren instalazioa Bilboko etxebizitza batean.

Berokuntza eta hozkuntzaren hornikuntza ekipo konpaktu baten bitartez.

Instalazio FVa Errigoitiko etxebizitzan

Autokontsumo elektrikorako 3,47kW-ko instalazio FVa.

Famlia bateko etxebizitzari argindarraren hornidura.

Tarteko depositua (elektrikoa) berokuntza eta UBSrako ur beroa aurreberotzeko.

Instalazio FV eta klimatizazioa Elantxoben

Autokontsumo elektrikorako 2,8 kW-ko instalazio FVa.

Aerotermia bidezko (FANCOIL) klimatizazioa, FVaren bitartez hornituta.

Hornikuntza energetikoa erabilera anitzeko udal lokalean.

 

Ispasterko mikrosarearen handitzea

Ispasterko mikrosarearen handitzea

3. FASEA BUKATUTA

–  Eguzki instalazio fotovoltaikoaren handitzea.

–  130 kW-ko biomasa galdara berriaren instalazioa, berokuntza eta UBS hornikuntzarako udal-mikrosarean.

–  12 etxebizitza pribatuentzat mikrosaretik hornikuntza, lehenago gasoil galdara batekin hornitzen zirenak.

– Mikrosarearen erabiliera optimizatu, bere kapazitatea eta kontsumoen eraginkortasuna handituz.