Mikro sarea Ispasterreko udalerrian

Ispasterko mikrosarea etengabe ari da garatzen 2014az geroztik, bost fase egin dira Bizkaiko udalerri honetan. Ondorengo diagraman sarean garatu diren ekintza nagusien bilakaera ikus daiteke.

Gaur egun, bero-sarea beste kontsumo-puntu batera zabaltzeko lanak amaitu dira (5. fasea). Hona hemen fase bakoitzaren irudiak.

Beraz, bero-sare honekin kontsumo termiko guztia 10 etxebizitzatan eta hainbat eraikin publikoetan hornitzen da: eskola, haurtzaindegia, udala, herriko bi taberna, frontoia, jubilatuen etxea, kultur etxea, haurren jantokia, frontoiko dutxak eta ludoteka. Eta frontoiko instalazio fotovoltaiko isolatuaren bidez, udalaren, kultur etxearen, eskolako jantokiaren, haurtzaindegiaren, erretiratuen etxearen, bateria-gelaren, galdara-gelaren, frontoiko aireztapenaren, frontoiko aldagelen eta ludotekaren elektrizitate-eskaera hornitzen da.

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak Bizkaian

2023 urte hasieratik hainbat instalazio egin ditugu, argitalpen honetan egindako bi instalazio fotovoltaikoen deskribapenak aurkitzen dira. Instalazio hauek jada martxan daude, udan eguzki-izpietatik etekin handiena hartzeko prest eta faktura elektrikoa murriztea lortuz.

Alde batetik, Laukizko etxebizitza baten 5,40 kWp-ko potentzia duen eguzki-instalazioa burutu da, 10 plakaz osatuta. Etxebizitza honek aerotermia sistema bat dauka energia eskari termikoa asetzeko, baita Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratua. Era honetan, energia berriztagarrietan oinarritutako etxebizitza da osotasunean.

Azkenik, Otxandion 5 plakaz osaturiko instalazioa egin da, 2,70 kWp-ko potentzia duena.

Biak sarera konektatuta daude eta eguzki moduluek sortutako energia eskaera asetzeko gai ez direnean, energia saretik hartu ahal izango da. Gainera, diru-zorro birtual berriari etekina ateratzen has daitezke. Tresna honi esker, hornidura-puntuen fakturetan, konpentsatu gabeko soberakinen zenbatekoa metatu ahal izango da.

Eta zuk, animatzen zara elektrizitatea eguzki-energiatik sortzen?

Aire girotua Mallabian

Uda laster dator eta berarekin batera beroa. Hori dela eta, aire girotua instalatzeko garaia heldu da.

Aerotermia bidezko aire girotua bero-ponpa itzulgarri baten funtzionamenduaren bidez sortzen da. Kasu honetan aerotermia sistema aire-aire bidezkoa da, beraz, beroa kanpora doa eta ekipoak aire freskoa zuzenean bidaltzen du gelara.

Hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, sistema kanpoko unitate batek (bero-ponpa) eta barruko bi unitatek (bi split, gela bakoitzean bat) osatzen dute. Aipatzekoa da instalazio honen bitartez udan gelak freskatzen diren bitartean, neguan berotzen direla.

Biomasa estufa Ispasterko etxebizitza batean

Pellet bidezko berogailu bat jarri da Ispasterreko etxebizitza batean. Etxebizitzak sukalde ekonomiko bakarra zuen, eta ez zuen erradiadorerik, zoru erradiatzailerik, ezta bestelako unitate terminalik.

Berogailuaz gain, tximinia bat jarri da, beharrezkoa baitzen berogailuak behar bezala funtzionatzeko.

Horrela, etxeko egongela girotzea lortu da.

Aerotermia, zoru erradiatzailea eta FV instalazioa Berritxun

Bwerritxuko etxebizitza batean, aerotermia bat eta eguzki-plaka fotovoltaikoak jarri dira eta CO2 emisiorik gabeko etxebizitza bihurtuz, energia-eskaria energia berriztagarriekin hornitzen baitu.

Etxebizitza berri honek 14 kW-ko KOSNER bero-ponpa bat du eta 300 litroko depositu bat bero-ponpa integratu batekin. Beraz, UBS soilik eskatzen denean, ponpa handia ez da martxan jarriko eta ura deposituan berotuko da, eta, alderantziz, UBS eta berogailua eskatzen denean, ponpa handia martxan jarriko da. Gainera, etxebizitza berotzeko unitate termikoa zoru erradiatzailea da.

Halaber, 7,54 kWp-eko instalazio fotovoltaikoa jarri da estalkian, 14 plakaduna. Interesgarria da aerotermia instalazioa eguzki-plaka fotovoltaikoen bidez laguntzea, erregai fosilen kontsumo termikoa kentzeak elektrizitate-kontsumoa handitzea dakarrelako. Kasu honetan, bero-ponpak kontsumituriko elektrizitatearen zati bat eguzki instalazio fotovoltaikoaren bidez hornituko denez, fakturaren kostua murriztuko da eta errendimendua handitu.

Instalazio fotovoltaikoa Larrabetzun

Larrabetzuko etxebizitza batean eguzki-instalazio fotovoltaikoa egin da eta etxebizitzak Energia Berde Ziurtatuko kontratua duenez, kontsumitutako elektrizitate guztia jatorri berriztagarria du.

Estalkian 4 eguzki-plaka jarri dira, guztira 1,80 kWp-eko potentziarekin eta instalazioak 1,5 kW-eko inbertsore monofasikoa du.

Eta zuk, teknologia fotovoltaikoaren bidez zure elektrizitatea sortzera animatzen zara?

Karga-puntua Ispasterren baterietara konektatuta

Ispaster herriko bero-sare eta autokontsumo elektrikoko proiektuaren barnean hainbat ekintza berri garatzen dira urtero. Aurten, 5. fasean, karga-puntu elektriko bat instalatu da.

Gainera, 29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 plaza baino gehiago dituzten parkingetan karga-puntuak instalatzera behartzen da.

Karga-puntu elektriko hau autoak eta motoak kargatzeko erabiliko da eta 7,4 kW-ko karga monofasikoa du. Gainera, isolatuan lan egiten duen instalazio fotovoltaikoaren baterietara dago konektatuta.

32 kW-ko instalazio FV partekatua Ziortza-Bolibarren

Ziortza-bolibarko Udalak 32 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jarri du, instalazio hau Udal Energia Planaren ekintza bat izanik.

Guztira 400 W-ko 80 eguzki-plaka instalatu dira eta sorkuntza hainbat eraikin publikoen artean banatzen da: Udaletxe berria, udaletxe zaharra, kulturgunea, frontoia, taberna eta museoa.

Mota honetako autokontsumoa burutzeko (partekatua) parte hartzen duten eraikinak instalazioa kokatzen den tokitik 500 metroko erradioan egon behar dute gaur egungo legedia dela ta. Eraikinen ezaugarriak eta aipatutako baldintza kontuan izanda, instalazioa burutzeko tokirik aproposena udaletxe berria izan da; izan ere, eraikinaren orientazio, inklinazio eta azalera erabilgarriak honetarako eremu ideala bihurtu dute.

Koadro elektrikoak eta inbertsoreak
Instalazio FVaren argazkia

LED argien aldaketa Ziortza-Bolibarko baserrietan

Ziortza-bolibarko udalak 2020. urtean garatzen hasitako Udan Energia Planaren harira, kontsumo publikoan argiteriak duen pisua nabarmendu zen, argindarrak udal kontsumo elektrikoan %75eko pisua zuela jabetuz.

2021. urtean aldiz, udalak herriguneko eta auzoetako LED argien aldaketa gauzatu du, aurrezpen garrantzitsuak lortuz, eta orain, baserri eta etxe sakabanatuetan eskaintzen den zerbitzu honen eraginkortasuna hobetu nahi du.

Sodio-lurrunezko eta indukziozko argiak LED bonbiletara aldatu ditugu farola-buruak egokituz. Potentzia %54 murriztu da eta horrela argindar kontsumoa ere bai.

Aerotermia eta FV instalazioa Plentzian

Plentziako etxebizitza batean aerotermia sistema bat eta instalazio fotovoltaiko berria instalatu dira, CO2 isuririk gabeko etxebizitza bihurtuz.

Eskari termikoa 32 kW-ko gas naturaleko galdara batekin asetzen zen eta sistema horren ordez 12 kW-ko KOSNER bero-ponpa instalatu da, tenperatura baxuko erradiadoreekin batera berokuntzarako eskaria asetzeko. UBS lortzeko, berriz, 200 litroko bero-ponpa integratua duen depositua jarri da martxan.

Bero-ponpa eta Tª baxuko erradiadoreak
Bero-ponpadun UBS depositua

Bestalde, eskaera elektrikoari dagokionez, Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratu bat du etxebizitzak. Horrez gain, 7,2 kW-ko instalazio fotovoltaikoa burutu da teilatuan; hortaz, energia saretik hartuta ere eguzkirik ez dagoenean, sortutako isuriak nuluak izango dira.

Koadro elektrikoa
Plaka fotovoltaikoak

Beste bezero bat eguzki-energia sorkuntzaz baliatzen dena!