Karga-puntua Ispasterren baterietara konektatuta

Ispaster herriko bero-sare eta autokontsumo elektrikoko proiektuaren barnean hainbat ekintza berri garatzen dira urtero. Aurten, 5. fasean, karga-puntu elektriko bat instalatu da.

Gainera, 29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 plaza baino gehiago dituzten parkingetan karga-puntuak instalatzera behartzen da.

Karga-puntu elektriko hau autoak eta motoak kargatzeko erabiliko da eta 7,4 kW-ko karga monofasikoa du. Gainera, isolatuan lan egiten duen instalazio fotovoltaikoaren baterietara dago konektatuta.

32 kW-ko instalazio FV partekatua Ziortza-Bolibarren

Ziortza-bolibarko Udalak 32 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jarri du, instalazio hau Udal Energia Planaren ekintza bat izanik.

Guztira 400 W-ko 80 eguzki-plaka instalatu dira eta sorkuntza hainbat eraikin publikoen artean banatzen da: Udaletxe berria, udaletxe zaharra, kulturgunea, frontoia, taberna eta museoa.

Mota honetako autokontsumoa burutzeko (partekatua) parte hartzen duten eraikinak instalazioa kokatzen den tokitik 500 metroko erradioan egon behar dute gaur egungo legedia dela ta. Eraikinen ezaugarriak eta aipatutako baldintza kontuan izanda, instalazioa burutzeko tokirik aproposena udaletxe berria izan da; izan ere, eraikinaren orientazio, inklinazio eta azalera erabilgarriak honetarako eremu ideala bihurtu dute.

Koadro elektrikoak eta inbertsoreak
Instalazio FVaren argazkia

LED argien aldaketa Ziortza-Bolibarko baserrietan

Ziortza-bolibarko udalak 2020. urtean garatzen hasitako Udan Energia Planaren harira, kontsumo publikoan argiteriak duen pisua nabarmendu zen, argindarrak udal kontsumo elektrikoan %75eko pisua zuela jabetuz.

2021. urtean aldiz, udalak herriguneko eta auzoetako LED argien aldaketa gauzatu du, aurrezpen garrantzitsuak lortuz, eta orain, baserri eta etxe sakabanatuetan eskaintzen den zerbitzu honen eraginkortasuna hobetu nahi du.

Sodio-lurrunezko eta indukziozko argiak LED bonbiletara aldatu ditugu farola-buruak egokituz. Potentzia %54 murriztu da eta horrela argindar kontsumoa ere bai.

Aerotermia eta FV instalazioa Plentzian

Plentziako etxebizitza batean aerotermia sistema bat eta instalazio fotovoltaiko berria instalatu dira, CO2 isuririk gabeko etxebizitza bihurtuz.

Eskari termikoa 32 kW-ko gas naturaleko galdara batekin asetzen zen eta sistema horren ordez 12 kW-ko KOSNER bero-ponpa instalatu da, tenperatura baxuko erradiadoreekin batera berokuntzarako eskaria asetzeko. UBS lortzeko, berriz, 200 litroko bero-ponpa integratua duen depositua jarri da martxan.

Bero-ponpa eta Tª baxuko erradiadoreak
Bero-ponpadun UBS depositua

Bestalde, eskaera elektrikoari dagokionez, Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratu bat du etxebizitzak. Horrez gain, 7,2 kW-ko instalazio fotovoltaikoa burutu da teilatuan; hortaz, energia saretik hartuta ere eguzkirik ez dagoenean, sortutako isuriak nuluak izango dira.

Koadro elektrikoa
Plaka fotovoltaikoak

Beste bezero bat eguzki-energia sorkuntzaz baliatzen dena!