Berotegi efektuko gasen isuria eta energiaren kontsumoa gutxitzeko Europar Batasunak ezarri dituen helburuak betetzeko asmoz, hainbat udal Klima Aldaketa arintzeko eta honetara Egokitzeko Plan Integratuaren garapena amaitu berri dute, 2020an hasi genituen lanak bukatuta.
Hona hemen planaren helburuak:
- 2040. urterako udalerriaren CO2 emisioak %60 murriztea
- 2040. urterako energia-kontsumo primarioa %40 murriztea
- 2040. urterako energia berriztagarrien ekarpena udalerriko azken kontsumoaren %40 izatera iristea
Plan hauek 20 urterako ibilbidea finkatu du eta klima aldaketak sortutako ondorioak gutxitzeko neurriak zehazten dituzte. Urtetik urterako jarraipen baten bitartez, udalerriaren argazki bat aterako da eboluzioa nolakoa den aztertzeko eta egingo diren ekintzen eragina ebaluatzeko.
Energia-plan hauek udalerri mailan plangintza berri bat izateko erraminta bat dira, honek Udalari Europar estrategia jarraitzeko alternatibak eskainiz. Energia-murrizpena eta berriztagarrien bidezko sorkuntzaz gain, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko ingurumen-erronka desberdinei erantzuna eman nahi zaie; honetarako, besteak beste, baso-eredu jasangarrirako plan bat edo euri uren aprobetxamendua bezalako ekintzak proposatuz.
Hona hemen burututako Plan Integratu desberdinak: