Auditoretza energetikoa Gaintzan
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019 Legearen harira, Gaintzako Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duen udaletxe eraikinaren auditoretza energetikoa burutu berri du.
Udaletxearen eraikina jada hainbat pausu eman ditu energia alorrean; hala nola:
- Argiteri gehiena LED teknologiara aldatu dute eta, ondorioz, elektrizitate kontsumoa murriztuz
- Energia eskari termikoa biomasa sistema baten bitartez asetuz, pellet galdara batekin, erregai-fosilen menpekotasuna murriztuz
Egoera honetan, auditoretzan proposatu diren hobekuntzak hurrengoak dira:
- Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz
- Presentzia eta argitasun sentsoreen kokapena eremu komunetan
- Zonifikazioa berokuntza-sisteman, gela bakoitzaren kontrola indibidualki eginez
- Eguzki instalazio fotovoltaikoa, kasu honetan frontoiko estalkian instalazio FV partekatu batekin
Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.
- Berriatuako udal-eraikuntzen ziurtagiri energetikoak
- Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan
- Markina-Xemeingo auditoretza eta ziurtagiri energetikoak
- Auditoretza energetikoak Lekeition
- Auditoretza energetikoak Lea-Artibai amankomunazgoan