Entries by

Ibarrangeluko udaletxean aerotermia instalazioa

Ibarrangelun Energia eta Klima Plan Integratua garatu zen aurreko urtean. Dokumentu honetan zehaztutako lehentasun handiko ekintzetako batek Udaletxeko galdara elektrikoak kendu eta bertan aerotermia instalazio bat egitea proposatzen zuen, galdara elektrikoek errendimendu oso eskasa baitzuten. Aurten gauzatu dugu aldaketa hau, honetarako 14 kW-ko bi bero-ponpa instalatu dira, bat udaletxeko berokuntzarako eta bestea mediku kontsultarako. Hauek […]

Muxikan 4,4 kW-ko instalazio fotovoltaikoa

Muxikako txabola batean 8 eguzki-modulu instalatu dira inbertsore hibrido batera konektatuta. Honela, 4,4 kW-ko potentzia duen instalazio fotovoltaikoa garatu da, etorkizunean bateriak konektatzea ahalbidetuko duena egindako konfigurazioa aldatu gabe.

Etxebarriako baserri batean 2,75 kW-ko instalazio fotovoltaikoa

Etxebarrian 550 W-ko 5 moduluz osatutako instalazio fotovoltaiko berria egin da etxe bateko sarreraren teilatuan. Hauek dira egindako instalazioaren ezaugarriak: Aurretik tarifa finkoa ordaintzen zen argindarragatik etxean eta zegoen kontsumorako prezioa altua zen. Kontsumoa murrizteko 2,75 kW-ko potentzia instalatu da eguzki-moduluetan. Fakturazio elektrikoa murrizteko kontratu elektrikoa aldatu da komerzializatzaile desberdinen eskaintzak aztertuta. 5 kW-ko inbertsore […]

Ibarrangeluko etxebizitza batean biomasa eta aerotermia bidezko berokuntza, instalazio fotovoltaikoa eta fluxu bikoitzeko aireztapena

Etxebizitza baten berritze-obrak aprobetxatuz energia-sistema berriztagarriak instalatu dira eraginkortasun handiko eta emisio baxuko kontsumoa duen beste etxebizitza bat osatzeko. Ondorengo lanak egin dira bertan: ERAGINKORTASUNA – Fluxu bikoitzeko aireztapen-sistema: etxean berritzen den aire berriaren tenperatura egokitzeko. BEROKUNTZA BERRIZTAGARRIA – Aerotermia instalazioa: 16 kW-ko aire-ura bero-ponpa 500 L-ko inertzia depositura eta 300 L-ko interakumuladorera konektatuta. Berokuntza […]

Markina-Xemeingo etxebizitza bateko isolamenduaren hobekuntza eta instalazio fotovoltaikoa

Auzo bateko etxebizitza batean obra integrala egin da, eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzeko leiho berriak kokatu dira, teilatua aldatu da isolamendua gehituz eta bertan instalazio fotovoltaiko berria jarri da. Ondorengoa da egin diren lanen laburpena eta lortutako emaitzak: Aurretik etxea pellet galdara baten bitartez berotzen zen baina bero-galera nabarmenak zeuden teilatuaren eta leihoen egoera zela ta. Leiho […]

30,24 kWp-ko instalazio FVa bateriekin Eibarko enpresa baten

Eibarko Azitain poligonoko Rafael Lapeyra SL enpresan instalazio fotovoltaiko berria jarri dugu martxan. Kasu honetan, baterietara konektatuta dagoen instalazioa eginez. Orain dela urte batzuk LED fokoak instalatu genituen bertan eta ekintza honekin batera, bezeroak argindar faktura murrizteko helburuarekin pauso bat aurrera eraman du. Honez gain, urtean zehar hainbat aldiz argia joaten denez poligonoan, bateriek back-up […]

Instalazio fotovoltaikoak Mallabian

Udako eguzki-izpiak aprobetxatzeko, Mallabiko familia batek plaka fotovoltaikoak jarri ditu estalkian, bi kontratu elektrikoen kontsumo zati bat hornitzeko. Hortaz, bi instalazio fotovoltaiko burutu dira. Bata 2,16 kWp-ko potentziarekin (4 eguzki-plaka) eta bestea 5,40 kWp-ko potentzia izanik (10 eguzki-plaka). Era berean, bi inbertsore hibrido jarri dira, bata trifasikoa eta bestea monofasikoa, etorkizunean plaka fotovoltaikoek sortutako elektrizitatea […]

Mikro sarea Ispasterreko udalerrian

Ispasterko mikrosarea etengabe ari da garatzen 2014az geroztik, bost fase egin dira Bizkaiko udalerri honetan. Ondorengo diagraman sarean garatu diren ekintza nagusien bilakaera ikus daiteke. Gaur egun, bero-sarea beste kontsumo-puntu batera zabaltzeko lanak amaitu dira (5. fasea). Hona hemen fase bakoitzaren irudiak. Beraz, bero-sare honekin kontsumo termiko guztia 10 etxebizitzatan eta hainbat eraikin publikoetan hornitzen […]

Eguzki-instalazio fotovoltaikoak Bizkaian

2023 urte hasieratik hainbat instalazio egin ditugu, argitalpen honetan egindako bi instalazio fotovoltaikoen deskribapenak aurkitzen dira. Instalazio hauek jada martxan daude, udan eguzki-izpietatik etekin handiena hartzeko prest eta faktura elektrikoa murriztea lortuz. Alde batetik, Laukizko etxebizitza baten 5,40 kWp-ko potentzia duen eguzki-instalazioa burutu da, 10 plakaz osatuta. Etxebizitza honek aerotermia sistema bat dauka energia eskari […]

Ispaster eredu gisa Avebiom-en txostenean

Avebiomek, Espainiako Biomasaren Elkarteak, duela gutxi argitaratu du Espainian biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko azken txostena 2022ra arteko datuekin. Txosten honetan, biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko atal bat dago Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ispasterko bero-sarea aipatzen da, Barrizarrek hasieratik kudeatzen duena. Txostenak honela dio: “Beste instalazio eredugarri bat Ispasterko (Bizkaia) bero-sarea da, kooperatiba batek kudeatua. […]