Ispaster eredu gisa Avebiom-en txostenean
Avebiomek, Espainiako Biomasaren Elkarteak, duela gutxi argitaratu du Espainian biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko azken txostena 2022ra arteko datuekin. Txosten honetan, biomasadun bero- eta hotz-sareei buruzko atal bat dago Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ispasterko bero-sarea aipatzen da, Barrizarrek hasieratik kudeatzen duena. Txostenak honela dio: “Beste instalazio eredugarri bat Ispasterko (Bizkaia) bero-sarea da, kooperatiba batek kudeatua. […]
