Herritarrek erregai fosilak alde batera utzi eta berriztagarrien bidez sortutako argindarrarekin (ahal den heinean) hornitutako karga-puntuak instalatzea gero eta ohikoagoa izango da aparkaleku publikoetan.
29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 plaza baino gehiago dituzten parkingetan karga-puntuak instalatzera behartzen da.
Honen harira, Berritxuko Udalak karga-puntu elektriko bat jarri du autoak eta motoak kargatzeko. Karga-puntu hau eguzki-instalazio fotovoltaiko batera konektatuta dago eta 7,2 kW-ko karga monofasikoa du.