Hitzaldia: Energia berriztagarriak eta gure basoak

Pasa den Martxoak 24, Iñigo Egiluz aretoan Ispasterren, Energia berriztagarriei buruzko hitzaldia antolatu zen. Bertan, Iñaki Gaztelu (Barrizarren energia kudeatzailea) eta Carlos Uriogereka (Bizkaiko Foru Aldundiaren Baso-zerbitzuen zuzendaria) parte hartu zuten. Aldundiaren ordezkariak Bizkaiko biomasaren erabilgarritasunaz eta bere erabilera termikoei buruzko erakusketa egin zuen, eta ondoren, Iñaki Gazteluk Ispasterreko bero mikro-sarearen egoera eguneratu zuen eta instalazioetatik  bisitatxoa eskaini zien bildutakoei.

Oibar baserria Gizaburuagan

Energia berriztagarrien instalazioa

Eraikuntza pribatua.

Berriztagarrietan oinarritutako eraginkortasun energetikoko instalazioa (eguzki-energia eta biomasa metatzearekin). Isolamendu termikoa.

Berotzea eta UBS pellet eta egur galdaren bidez. Aldi berean, eguzki energia termikoko instalazioa berotze eta UBS lortzeko.

LEDen bidezko argiztapen proiektua Lekeition

Argiztapen publikoa

Argiztapen publikoaren berrikuntza Lekeitioko alde zaharrean.

Energia elektrikoaren kontsumoa murriztu.

Argiztapen publikoaren kalitatea hobetu.

Berri onak

Auzitegi konstituzionalak autokontsumo partekatua legaltzat hartu du

http://www.holtropblog.com/es/index.php/renovables-y-eficiencia/renovables/44-renovables/1042-tribunal-constitucional-declara-autoconsumo-compartido-legal

Altuena Landetxea Amoroton

Energia berriztagarrien instalazioa

Berotze eta UBS instalazioa Altuena Landaetxean.

Biomasa galdara (egurra) diseinatu hotela berotzeaz eta ur bero sanitario sistemaz hornitzeko.

ESE kontratua 8 urteko amortizazioarekin.

Gasen isurpenak %90ean murriztu egingo dira, gasa biomasarekin ordezkatzean.

Bero sare txikia eta autokontsumo elektrikoa Ispasterren

Ur beroko sare termikoa diseinatu egin da eraztun erako hoditeria erabiliz, eraikuntza publikoak eta beste hainbat pribatu (etorkizunean) UBS eta beroketa sistemaz hornitzeko asmoarekin.

1. Fasea

Eraztunaren lehenengo zatiaren proiekzio eta instalazioa Eskolara helduz. Honekin batera, galdara gela, siloa, biomasa galdara eta beharrezko beste zenbait sistema eraiki bero-sarea martxan jartzeko.

2. Fasea

Bero-sarearen eraztuna bukatu egiten da, honako eraikuntza publikoei zerbitzu energetikoa emanez: Udala, Herriko taberna, Ludoteka, Nagusien etxea, Gimnasioa, Haur-jantokia, Haurtzaindegia, Frontoia eta Jatetxea.

Horretaz gain, eraikuntza hauetan eraginkortasun energetikoko ekintza desberdinak burutzen dira  .

Azkenik, eguzki-panelak eta bateriak erabiliz instalazio fotoboltaiko isolatua eraiki egin da eta eguzki-energia termikoko instalazioa diseinatu UBS eta berotzeari laguntza emateko. %100 berriztagarria den energia berdea hornitzen duten enpresekin 7 udal-kontratu berri gauzatzen dira. Potentzien egokitzea/murriztea kontsumo errealetara.

3. fasea (etorkizuneko ekintzak)

– Instalazio fotoboltaikoa handitu.

– Sorkuntza banatua FVak gehiago hornitu dezan.

– Gaur egun gasoil galdara erabiltzen duten 12 etxebizitza Mikro-sarearen bidez hornitu.

– 2. biomasa galdara instalatzeko lankidetza publiko-pribatua.

– Mikro-sarearen erabilera optimizatu bere kapazitatea handitzeko.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, instalazioaren Egoera txostena begira ezazu: INFORME SITUACION 2017 Previsión

 

Eguzki-instalazio termikoa Markinako polikiroldegian

Eguzki instalazio termikoa

Markina-Xemeingo polikiroldegiaren estalkian eguzki-sistema termiko baten instalazio eta egokitzapena.

20 plaka berri ipini dira eta beste 60 konpondu.

Ur eta gasoil kontsumoen murrizketa, hortaz, isurpen orokorren murrizketa.

Sare-txikia Lekeitio (Atea-Larrotegi)

Kalefakzioa, ur beroa eta elektrizitatearen hornikuntza biomasa galdarak eta eguzki energiarekin.

LEA-ARTIBAI Proiektoa

Energia berriztagarrietan oinarritutako lurralde-proiektua.

Helburua

Mankomunitatea %30-40 inguruan, berton sortutako energi berriztagarriekin hornitzea.

Neurri berriztagarriak

2 MWe Biomasa + 1 MWe eguzki energia fotoboltaiko + 4 MWte eguzki energia termiko Lekeitio-Maderasen

1 MWe Mikrohidraulika Lea eta Artibai ibaietan (arrainen bidea berreskuratuz)

20 MWe Vortex Eoliko baten bidez Ondarroa eta Lekeitio artean

10 MWe olatuen itsas energiaren bidez Lekeition

2 MWe eguzki energia fotovoltaiko + 8 MWte eguzki energia termiko estalki publiko eta pribatuetan

Geotermia eta Aerotermia (publiko eta pribatua)

Eraginkortasun ekintzak egiteko proposamenak

Maderas de Lekeitio

Helburuak

Elektrizitate, ur bero eta berotzearen horniketa berriztagarrien bidez Lekeitioko herriarentzat.

Sorkuntza banatua hornikuntza arazoak dituen zonaldean eskaria murrizteko.

Burujabetza energetikoa, ingurumen protokoloak bete eta bioaniztasuna babestu.

Garapen lokal irunkorra, ekonomia sozialean enpleguak sortzeko.

Teknologiak

A.- Beroa eta elektrizitatea lortu biomasaren gasifikazioan oinarritutako kogenerazio planta baten bidez (2 MW).

B.- Eguzki energia termiko (PVT) eta fotoboltaikoko panelak instalatu estalietan. 8000 m2 inguru aprobetxagarrri.

C.- Bero mikro-sarea (4 km). Obra zibila, subestazioak, hodiak eta kontrol sistema.

Informazio gehigarririk aztertu izanez gero, deskargatu ikerketa energetiko osoa: Estudio Previo MADERAS de LEKEITIO 2017