Auditoretza energetikoa Gaintzan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019 Legearen harira, Gaintzako Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duen udaletxe eraikinaren auditoretza energetikoa burutu berri du.

Udaletxearen eraikina jada hainbat pausu eman ditu energia alorrean; hala nola:

  • Argiteri gehiena LED teknologiara aldatu dute eta, ondorioz, elektrizitate kontsumoa murriztuz
  • Energia eskari termikoa biomasa sistema baten bitartez asetuz, pellet galdara batekin, erregai-fosilen menpekotasuna murriztuz

Egoera honetan, auditoretzan proposatu diren hobekuntzak hurrengoak dira:

  • Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz
  • Presentzia eta argitasun sentsoreen kokapena eremu komunetan
  • Zonifikazioa berokuntza-sisteman, gela bakoitzaren kontrola indibidualki eginez
  • Eguzki instalazio fotovoltaikoa, kasu honetan frontoiko estalkian instalazio FV partekatu batekin

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Aire girotua Mallabian

Uda laster dator eta berarekin batera beroa. Hori dela eta, aire girotua instalatzeko garaia heldu da.

Aerotermia bidezko aire girotua bero-ponpa itzulgarri baten funtzionamenduaren bidez sortzen da. Kasu honetan aerotermia sistema aire-aire bidezkoa da, beraz, beroa kanpora doa eta ekipoak aire freskoa zuzenean bidaltzen du gelara.

Hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, sistema kanpoko unitate batek (bero-ponpa) eta barruko bi unitatek (bi split, gela bakoitzean bat) osatzen dute. Aipatzekoa da instalazio honen bitartez udan gelak freskatzen diren bitartean, neguan berotzen direla.

Biomasa estufa Ispasterko etxebizitza batean

Pellet bidezko berogailu bat jarri da Ispasterreko etxebizitza batean. Etxebizitzak sukalde ekonomiko bakarra zuen, eta ez zuen erradiadorerik, zoru erradiatzailerik, ezta bestelako unitate terminalik.

Berogailuaz gain, tximinia bat jarri da, beharrezkoa baitzen berogailuak behar bezala funtzionatzeko.

Horrela, etxeko egongela girotzea lortu da.

Aerotermia, zoru erradiatzailea eta FV instalazioa Berritxun

Bwerritxuko etxebizitza batean, aerotermia bat eta eguzki-plaka fotovoltaikoak jarri dira eta CO2 emisiorik gabeko etxebizitza bihurtuz, energia-eskaria energia berriztagarriekin hornitzen baitu.

Etxebizitza berri honek 14 kW-ko KOSNER bero-ponpa bat du eta 300 litroko depositu bat bero-ponpa integratu batekin. Beraz, UBS soilik eskatzen denean, ponpa handia ez da martxan jarriko eta ura deposituan berotuko da, eta, alderantziz, UBS eta berogailua eskatzen denean, ponpa handia martxan jarriko da. Gainera, etxebizitza berotzeko unitate termikoa zoru erradiatzailea da.

Halaber, 7,54 kWp-eko instalazio fotovoltaikoa jarri da estalkian, 14 plakaduna. Interesgarria da aerotermia instalazioa eguzki-plaka fotovoltaikoen bidez laguntzea, erregai fosilen kontsumo termikoa kentzeak elektrizitate-kontsumoa handitzea dakarrelako. Kasu honetan, bero-ponpak kontsumituriko elektrizitatearen zati bat eguzki instalazio fotovoltaikoaren bidez hornituko denez, fakturaren kostua murriztuko da eta errendimendua handitu.

Auditoretza energetikoak Lea-Artibai amankomunazgoan

Kasu honetan Lea-Artibai Amankomunazgoan, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, bi eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira: Andonegi pabiloian eta Patrokua jauregian.

Mota honetako auditoritzetan hainbat analisi egiten dira, besteak beste:

  • Energia-horniduraren azterketa, energia-fakturazioa bilduz.
  • Eraikinen, energia-hornidurako iturrien, sistema- eta prozesu-kontsumoen eta energia-kostuen inbentarioak.
  • Azken eskaria hornitzeko behar den energia primarioa eta energia-kontsumoak sortutako CO2 emisioak kalkulatzea.
  • Energia sortzeko eta kontsumitzeko ekipoen inbentarioa (klimatizazioa, galdarak, argiztapena).
  • Instalazioen eraginkortasuna hobetzeko eta eraikinen ingurumen-inpaktua murrizteko proposamenak, energia berriztagarriak sustatuz.

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Auditoretza energetikoak Lekeition

Kasu honetan Lekeition, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, potentzia termikoa 70 kW baino gehiago duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira. Hurrengo irudian eraikin horien irudia eta proposatu diren ekintzak ageri dira.

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Instalazio fotovoltaikoa Larrabetzun

Larrabetzuko etxebizitza batean eguzki-instalazio fotovoltaikoa egin da eta etxebizitzak Energia Berde Ziurtatuko kontratua duenez, kontsumitutako elektrizitate guztia jatorri berriztagarria du.

Estalkian 4 eguzki-plaka jarri dira, guztira 1,80 kWp-eko potentziarekin eta instalazioak 1,5 kW-eko inbertsore monofasikoa du.

Eta zuk, teknologia fotovoltaikoaren bidez zure elektrizitatea sortzera animatzen zara?

Energia Planak 2020-2040

Berotegi efektuko gasen isuria eta energiaren kontsumoa gutxitzeko Europar Batasunak ezarri dituen helburuak betetzeko asmoz, hainbat udal Klima Aldaketa arintzeko eta honetara Egokitzeko Plan Integratuaren garapena amaitu berri dute, 2020an hasi genituen lanak bukatuta.

Hona hemen planaren helburuak:

  • 2040. urterako udalerriaren CO2 emisioak %60 murriztea
  • 2040. urterako energia-kontsumo primarioa %40 murriztea
  • 2040. urterako energia berriztagarrien ekarpena udalerriko azken kontsumoaren %40 izatera iristea

Plan hauek 20 urterako ibilbidea finkatu du eta klima aldaketak sortutako ondorioak gutxitzeko neurriak zehazten dituzte. Urtetik urterako jarraipen baten bitartez, udalerriaren argazki bat aterako da eboluzioa nolakoa den aztertzeko eta egingo diren ekintzen eragina ebaluatzeko.

Energia-plan hauek udalerri mailan plangintza berri bat izateko erraminta bat dira, honek Udalari Europar estrategia jarraitzeko alternatibak eskainiz. Energia-murrizpena eta berriztagarrien bidezko sorkuntzaz gain, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko ingurumen-erronka desberdinei erantzuna eman nahi zaie; honetarako, besteak beste, baso-eredu jasangarrirako plan bat edo euri uren aprobetxamendua bezalako ekintzak proposatuz.

Hona hemen burututako Plan Integratu desberdinak:

Karga-puntua Ispasterren baterietara konektatuta

Ispaster herriko bero-sare eta autokontsumo elektrikoko proiektuaren barnean hainbat ekintza berri garatzen dira urtero. Aurten, 5. fasean, karga-puntu elektriko bat instalatu da.

Gainera, 29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 plaza baino gehiago dituzten parkingetan karga-puntuak instalatzera behartzen da.

Karga-puntu elektriko hau autoak eta motoak kargatzeko erabiliko da eta 7,4 kW-ko karga monofasikoa du. Gainera, isolatuan lan egiten duen instalazio fotovoltaikoaren baterietara dago konektatuta.

32 kW-ko instalazio FV partekatua Ziortza-Bolibarren

Ziortza-bolibarko Udalak 32 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jarri du, instalazio hau Udal Energia Planaren ekintza bat izanik.

Guztira 400 W-ko 80 eguzki-plaka instalatu dira eta sorkuntza hainbat eraikin publikoen artean banatzen da: Udaletxe berria, udaletxe zaharra, kulturgunea, frontoia, taberna eta museoa.

Mota honetako autokontsumoa burutzeko (partekatua) parte hartzen duten eraikinak instalazioa kokatzen den tokitik 500 metroko erradioan egon behar dute gaur egungo legedia dela ta. Eraikinen ezaugarriak eta aipatutako baldintza kontuan izanda, instalazioa burutzeko tokirik aproposena udaletxe berria izan da; izan ere, eraikinaren orientazio, inklinazio eta azalera erabilgarriak honetarako eremu ideala bihurtu dute.

Koadro elektrikoak eta inbertsoreak
Instalazio FVaren argazkia