Pellet bidezko berogailu bat jarri da Ispasterreko etxebizitza batean. Etxebizitzak sukalde ekonomiko bakarra zuen, eta ez zuen erradiadorerik, zoru erradiatzailerik, ezta bestelako unitate terminalik.
Berogailuaz gain, tximinia bat jarri da, beharrezkoa baitzen berogailuak behar bezala funtzionatzeko.
Horrela, etxeko egongela girotzea lortu da.
https://barrizar.com/wp-content/uploads/2023/06/estufa-1-scaled.jpg21902560barrizarhttps://barrizar.com/wp-content/uploads/2016/04/barrizar-300x140.pngbarrizar2023-05-09 07:31:002023-08-31 08:27:25Biomasa estufa Ispasterko etxebizitza batean
Bwerritxuko etxebizitza batean, aerotermia bat eta eguzki-plaka fotovoltaikoak jarri dira eta CO2 emisiorik gabeko etxebizitza bihurtuz, energia-eskaria energia berriztagarriekin hornitzen baitu.
Etxebizitza berri honek 14 kW-ko KOSNER bero-ponpa bat du eta 300 litroko depositu bat bero-ponpa integratu batekin. Beraz, UBS soilik eskatzen denean, ponpa handia ez da martxan jarriko eta ura deposituan berotuko da, eta, alderantziz, UBS eta berogailua eskatzen denean, ponpa handia martxan jarriko da. Gainera, etxebizitza berotzeko unitate termikoa zoru erradiatzailea da.
Halaber, 7,54 kWp-eko instalazio fotovoltaikoa jarri da estalkian, 14 plakaduna. Interesgarria da aerotermia instalazioa eguzki-plaka fotovoltaikoen bidez laguntzea, erregai fosilen kontsumo termikoa kentzeak elektrizitate-kontsumoa handitzea dakarrelako. Kasu honetan, bero-ponpak kontsumituriko elektrizitatearen zati bat eguzki instalazio fotovoltaikoaren bidez hornituko denez, fakturaren kostua murriztuko da eta errendimendua handitu.
https://barrizar.com/wp-content/uploads/2023/06/berritxu-scaled.jpg17162560barrizarhttps://barrizar.com/wp-content/uploads/2016/04/barrizar-300x140.pngbarrizar2023-04-27 09:57:232023-06-29 10:00:38Aerotermia, zoru erradiatzailea eta FV instalazioa Berritxun
Kasu honetan Lea-Artibai Amankomunazgoan, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, bi eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira: Andonegi pabiloian eta Patrokua jauregian.
Mota honetako auditoritzetan hainbat analisi egiten dira, besteak beste:
Kasu honetan Lekeition, Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen harira, potentzia termikoa 70 kW baino gehiago duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin dira. Hurrengo irudian eraikin horien irudia eta proposatu diren ekintzak ageri dira.
Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.
Larrabetzuko etxebizitza batean eguzki-instalazio fotovoltaikoa egin da eta etxebizitzak Energia Berde Ziurtatuko kontratua duenez, kontsumitutako elektrizitate guztia jatorri berriztagarria du.
Estalkian 4 eguzki-plaka jarri dira, guztira 1,80 kWp-eko potentziarekin eta instalazioak 1,5 kW-eko inbertsore monofasikoa du.
Koadro elektrikoa eta inbertsoreaEguzki-plakak
Eta zuk, teknologia fotovoltaikoaren bidez zure elektrizitatea sortzera animatzen zara?
Berotegi efektuko gasen isuria eta energiaren kontsumoa gutxitzeko Europar Batasunak ezarri dituen helburuak betetzeko asmoz, hainbat udal Klima Aldaketa arintzeko eta honetara Egokitzeko Plan Integratuaren garapena amaitu berri dute, 2020an hasi genituen lanak bukatuta.
Hona hemen planaren helburuak:
2040. urterako udalerriaren CO2 emisioak %60 murriztea
2040. urterako energia berriztagarrien ekarpena udalerriko azken kontsumoaren %40 izatera iristea
Plan hauek 20 urterako ibilbidea finkatu du eta klima aldaketak sortutako ondorioak gutxitzeko neurriak zehazten dituzte. Urtetik urterako jarraipen baten bitartez, udalerriaren argazki bat aterako da eboluzioa nolakoa den aztertzeko eta egingo diren ekintzen eragina ebaluatzeko.
Energia-plan hauek udalerri mailan plangintza berri bat izateko erraminta bat dira, honek Udalari Europar estrategia jarraitzeko alternatibak eskainiz. Energia-murrizpena eta berriztagarrien bidezko sorkuntzaz gain, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko ingurumen-erronka desberdinei erantzuna eman nahi zaie; honetarako, besteak beste, baso-eredu jasangarrirako plan bat edo euri uren aprobetxamendua bezalako ekintzak proposatuz.
Ispaster herriko bero-sare eta autokontsumo elektrikoko proiektuaren barnean hainbat ekintza berri garatzen dira urtero. Aurten, 5. fasean, karga-puntu elektriko bat instalatu da.
Gainera, 29/2021 errege-dekretuaren arabera, karga-puntuen instalaziorako gaur egun dauden oztopoak ezabatu nahi dira. Hau dela eta, xehetasun batzuk betetzen dituzten aparkalekuetan karga-puntuak instalatzeko lege berri hau onartu da. Bertan, 2023a baino lehen, 20 plaza baino gehiago dituzten parkingetan karga-puntuak instalatzera behartzen da.
Karga-puntu elektriko hau autoak eta motoak kargatzeko erabiliko da eta 7,4 kW-ko karga monofasikoa du. Gainera, isolatuan lan egiten duen instalazio fotovoltaikoaren baterietara dago konektatuta.
Ziortza-bolibarko Udalak 32 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jarri du, instalazio hau Udal Energia Planaren ekintza bat izanik.
Guztira 400 W-ko 80 eguzki-plaka instalatu dira eta sorkuntza hainbat eraikin publikoen artean banatzen da: Udaletxe berria, udaletxe zaharra, kulturgunea, frontoia, taberna eta museoa.
Mota honetako autokontsumoa burutzeko (partekatua) parte hartzen duten eraikinak instalazioa kokatzen den tokitik 500 metroko erradioan egon behar dute gaur egungo legedia dela ta. Eraikinen ezaugarriak eta aipatutako baldintza kontuan izanda, instalazioa burutzeko tokirik aproposena udaletxe berria izan da; izan ere, eraikinaren orientazio, inklinazio eta azalera erabilgarriak honetarako eremu ideala bihurtu dute.
Ziortza-bolibarko udalak 2020. urtean garatzen hasitako Udan Energia Planaren harira, kontsumo publikoan argiteriak duen pisua nabarmendu zen, argindarrak udal kontsumo elektrikoan %75eko pisua zuela jabetuz.
2021. urtean aldiz, udalak herriguneko eta auzoetako LED argien aldaketa gauzatu du, aurrezpen garrantzitsuak lortuz, eta orain, baserri eta etxe sakabanatuetan eskaintzen den zerbitzu honen eraginkortasuna hobetu nahi du.
Sodio-lurrunezko eta indukziozko argiak LED bonbiletara aldatu ditugu farola-buruak egokituz. Potentzia %54 murriztu da eta horrela argindar kontsumoa ere bai.
https://barrizar.com/wp-content/uploads/2022/09/1645600447106-scaled-e1662970185142.jpg7041561barrizarhttps://barrizar.com/wp-content/uploads/2016/04/barrizar-300x140.pngbarrizar2022-09-12 08:10:232022-09-13 08:47:23LED argien aldaketa Ziortza-Bolibarko baserrietan
Plentziako etxebizitza batean aerotermia sistema bat eta instalazio fotovoltaiko berria instalatu dira, CO2 isuririk gabeko etxebizitza bihurtuz.
Eskari termikoa 32 kW-ko gas naturaleko galdara batekin asetzen zen eta sistema horren ordez 12 kW-ko KOSNER bero-ponpa instalatu da, tenperatura baxuko erradiadoreekin batera berokuntzarako eskaria asetzeko. UBS lortzeko, berriz, 200 litroko bero-ponpa integratua duen depositua jarri da martxan.
Bero-ponpa eta Tª baxuko erradiadoreak
Bero-ponpadun UBS depositua
Bestalde, eskaera elektrikoari dagokionez, Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratu bat du etxebizitzak. Horrez gain, 7,2 kW-ko instalazio fotovoltaikoa burutu da teilatuan; hortaz, energia saretik hartuta ere eguzkirik ez dagoenean, sortutako isuriak nuluak izango dira.
Koadro elektrikoa
Plaka fotovoltaikoak
Beste bezero bat eguzki-energia sorkuntzaz baliatzen dena!
https://barrizar.com/wp-content/uploads/2022/09/20220502_140801-scaled.jpg11822560barrizarhttps://barrizar.com/wp-content/uploads/2016/04/barrizar-300x140.pngbarrizar2022-09-12 07:34:562022-09-15 12:38:07Aerotermia eta FV instalazioa Plentzian