LED argien aldaketa Ziortza-Bolibarko baserrietan

Ziortza-bolibarko udalak 2020. urtean garatzen hasitako Udan Energia Planaren harira, kontsumo publikoan argiteriak duen pisua nabarmendu zen, argindarrak udal kontsumo elektrikoan %75eko pisua zuela jabetuz.

2021. urtean aldiz, udalak herriguneko eta auzoetako LED argien aldaketa gauzatu du, aurrezpen garrantzitsuak lortuz, eta orain, baserri eta etxe sakabanatuetan eskaintzen den zerbitzu honen eraginkortasuna hobetu nahi du.

Sodio-lurrunezko eta indukziozko argiak LED bonbiletara aldatu ditugu farola-buruak egokituz. Potentzia %54 murriztu da eta horrela argindar kontsumoa ere bai.

Aerotermia eta FV instalazioa Plentzian

Plentziako etxebizitza batean aerotermia sistema bat eta instalazio fotovoltaiko berria instalatu dira, CO2 isuririk gabeko etxebizitza bihurtuz.

Eskari termikoa 32 kW-ko gas naturaleko galdara batekin asetzen zen eta sistema horren ordez 12 kW-ko KOSNER bero-ponpa instalatu da, tenperatura baxuko erradiadoreekin batera berokuntzarako eskaria asetzeko. UBS lortzeko, berriz, 200 litroko bero-ponpa integratua duen depositua jarri da martxan.

Bero-ponpa eta Tª baxuko erradiadoreak
Bero-ponpadun UBS depositua

Bestalde, eskaera elektrikoari dagokionez, Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratu bat du etxebizitzak. Horrez gain, 7,2 kW-ko instalazio fotovoltaikoa burutu da teilatuan; hortaz, energia saretik hartuta ere eguzkirik ez dagoenean, sortutako isuriak nuluak izango dira.

Koadro elektrikoa
Plaka fotovoltaikoak

Beste bezero bat eguzki-energia sorkuntzaz baliatzen dena!

Aerotermia eta instalazio FVa Otxandion

Aerotermia eta instalazio fotovoltaikoa Otxandion, isuririk gabeko etxebizitza:

30 kW-ko GLP galdara kendu eta 10 kW-ko potentzia termikoa duen KOSNER bero-ponpa instalatu da berokuntzarako, tenperatura baxuko erradiadoreekn batera funtzionatuko duena.

Gainera, UBS lortzeko bero-ponpa integratuta duen depositu bat instalatu da.


Kontsumo elektrikoaren igoera honi aurre egiteko 3,6 kW-ko instalazio fotovoltaikoa kokatu da etxebizitzako teilatuan, Fronious markako inbertsorearekin. Etxean Ziurtatutako Energia Berdeko argindar kontratu bat dago, hortaz, energia saretik hartuta ere eguzkirik ez dagoenean, sortutako isuriak nuluak izango dira.

Instalazio FVa Lekeition

Lehen Lekeitioko txabola honek ez zuen argindarrik. Orain, ordea, eguzki-plaken eta baterien bidez aparatu desberdinak konektatu ahal izango dira, hozkailu bat eta argiak adibidez.

400 W-ko 4 eguzki-plaka instalatu dira teilatuan, 1.600 W guztira, eta plaka hauek sortutako energia 6 kWh-ko kapazitate totala duten baterietan biltegiratuko da. Azkenik, inbertsorearen bidez gehienez 3 kW-ko potentzia emango da baterietatik kontsumora.

8,8 kW-ko instalazio FVa Errigoitiko baserri batean

Instalazio fotovoltaiko berria Errigoitin bi etxebizitzako baserri batentzat.

400 W-ko 22 panelez osatuta, 8,8 kW-ko potentzia instalatuarekin.

Beste bezero bat eguzki-energia sorkuntzaz baliatzen dena!

LOCALRES proiektua

Ispasterren garatuko den LOCALRES proiektu europearrak tokian tokiko energia-sistema berriztaileak ezarriko ditu, energia berriztagarrien garapena sustatuko duten energia-komunitateen bidez, energia bidezko eraldaketa pertsona ororen esku jartzeko.

Lau urteko iraupena izango duen proiektua CARTIF fundazioa izango du buru. Proiektuak tresna digital berriak eskainiko ditu egungo energia-sisteman espero den egitura-aldaketa maila ezberdinetan bultzatzeko energia zentral birtual baten bitartez:

1- Sorkuntza: energia berriztagarrien ekoizle txikien kopurua handitzea.
2- Merkatua: tokiko energia merkatuak sortzea, hornitzaileek beren aukerako energia bolumenak tokiko komunitateetan saldu ahal izateko.
3- Banaketa: norabide anitzeko energia-fluxua ezartzea eta energia berriztagarrien komunitateak sustatutako energia-zerbitzuak sustatzea.
4- Kontsumitzaileak: kontsumitzaileak ahalduntzea energia-sisteman aktiboak izan daitezen eta parte har dezaten beren energia berriztagarrien komunitateen diseinuan.

Empowering local renewable energy communities for the decarbonisation of the energy systems | LocalRES Project | Fact Sheet | H2020 | CORDIS | European Commission (europa.eu)

HAPPENING proiektua

Ispasterren garatuko den HAPPENING proiektu europearrak etxebizitzen klimatizazio eraginkorra sustatuko du.

HAPPENING: HeAt PumPs in existing multi-family buildings for achieving union’s ENergy and envIromeNtal Goals

Familia anitzeko etxebizitza-eraikinetan energia garbiaren ekoizpenarekin konbinatutako bero-ponpen instalazioa sustatzeko sortu da proiektua, Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Batasunaren “Horizonte 2020” programaren funtsekin babestuta eta Tecnalia zentro teknologikoa buru duela.

Proiektuak 4 urteko iraupena izango du eta guztira 2,9 milioi euroko aurrekontua du. Europako lau herrialdetako 12 erakundek osatzen dute partzuergoa: Tecnalia, Girotze, Barrizar, ANESE eta Green Building Council España (GBCe) (Espainiaren aldetik); EURAC, Tecnozenith, INNOVA eta RINA-C (Italiaren partaidetza); eta AEE INTEC eta GWS (Austria) eta Fraunhofer (Alemania).

Tecnaliak Barrizarrekin batera egingo du lan Ispasterko udalerrian eta helburua eraikin mota desberdinetarako bero-ponpen bidezko irtenbideak lortzea da. Ispasterko udalean garatuko den proiektua aldi berean Italiako eta Austriako beste bi udalerritan gauzatuko da, Verzuolo eta Graz-en zehazki.

Happening Project – Happening Project (happening-project.eu)

Markina-Xemeingo auditoretza eta ziurtagiri energetikoak

Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Legearen argitalpena dela eta, Markina-Xemeingo Udalal hainbat eraikinen ziurtagiri energetikoak burutu ditu, baita 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duten eraikinetan auditoretza energetikoak egin ditu.

Hona hemen ziurtagiri energetikoa duten eraikinen zerrenda:

  • Udaletxea
  • Jubilatuen lokala eta liburutegia
  • Uhagon kulturgunea
  • Bake epaitegia
  • Frontoia
  • Kultur aretoa
  • Futbol zelaiko aldagelak
  • AEK lokala
  • Musika eskola
  • Atxondo kiroldegia
  • Etxe sozialak

Bestalde, auditoretza energetikoa ondorengo eraikinetan burutu da:

  • Udaletxea
  • Jubilatuen lokala eta liburutegia
  • Uhagon kulturgunea
  • Bake epaitegia
  • Frontoia
  • Musika eskola
  • Atxondo kiroldegia

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

  • Berriatuako udal-eraikuntzen ziurtagiri energetikoak
  • Auditoretza eta ziurtagiri energetikoak Sopelan

Etxebarriako frontoian aireztagailu baten instalakuntza

Etxebarria udalerriko frontoiaren goiko aldean aireztagailu baten instalakuntza barnealdeko beroa ateratzeko eta hezetasunak saihesteko, aireztapen gurutzatuaren bidez.

Programazio- eta termostato-sistemaren bidezko kontrola.

Faktura elektrikoari buruzko hitzaldiak Uribe Kostan

Pasa den uztailean, Barrizarrek hitzaldiak eman zizkien erretiratuei ekainaren 1etik indarrean dagoen faktura elektriko berri eta polemikoa azaltzeko.

Hitzaldi horietan, merkatu elektrikoari eta herrialdeko energia-trantsizioari buruzko eztabaida ere sortu zen.