Auditoretza energetikoa Gaintzan

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 4/2019 Legearen harira, Gaintzako Udalak 70 kW-tik gorako potentzia termikoa duen udaletxe eraikinaren auditoretza energetikoa burutu berri du.

Udaletxearen eraikina jada hainbat pausu eman ditu energia alorrean; hala nola:

  • Argiteri gehiena LED teknologiara aldatu dute eta, ondorioz, elektrizitate kontsumoa murriztuz
  • Energia eskari termikoa biomasa sistema baten bitartez asetuz, pellet galdara batekin, erregai-fosilen menpekotasuna murriztuz

Egoera honetan, auditoretzan proposatu diren hobekuntzak hurrengoak dira:

  • Ziurtatutako Energia Berdearen hornidura, elektrizitatea jatorri berriztagarrietatik datorrela bermatuz
  • Presentzia eta argitasun sentsoreen kokapena eremu komunetan
  • Zonifikazioa berokuntza-sisteman, gela bakoitzaren kontrola indibidualki eginez
  • Eguzki instalazio fotovoltaikoa, kasu honetan frontoiko estalkian instalazio FV partekatu batekin

Ondoren, aurretik egindako lan honen antzekoak ageri dira eta udalerriaren izenean klik eginez informazio gehiago ageri da.

Aire girotua Mallabian

Uda laster dator eta berarekin batera beroa. Hori dela eta, aire girotua instalatzeko garaia heldu da.

Aerotermia bidezko aire girotua bero-ponpa itzulgarri baten funtzionamenduaren bidez sortzen da. Kasu honetan aerotermia sistema aire-aire bidezkoa da, beraz, beroa kanpora doa eta ekipoak aire freskoa zuzenean bidaltzen du gelara.

Hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, sistema kanpoko unitate batek (bero-ponpa) eta barruko bi unitatek (bi split, gela bakoitzean bat) osatzen dute. Aipatzekoa da instalazio honen bitartez udan gelak freskatzen diren bitartean, neguan berotzen direla.

Biomasa estufa Ispasterko etxebizitza batean

Pellet bidezko berogailu bat jarri da Ispasterreko etxebizitza batean. Etxebizitzak sukalde ekonomiko bakarra zuen, eta ez zuen erradiadorerik, zoru erradiatzailerik, ezta bestelako unitate terminalik.

Berogailuaz gain, tximinia bat jarri da, beharrezkoa baitzen berogailuak behar bezala funtzionatzeko.

Horrela, etxeko egongela girotzea lortu da.