Entries by

Ibarrangeluko energia-komunitatearen sorkuntza

Azken hilabeteetan Ibarrangeluko energia-komunitatearen sorkuntzan lehen pausoak ematen egon gara bertako herritarrekin batera. Honetarako, herritarren partaidetza aktiboaz energia-komunitateen funtzioa ulertu da eta estatutoen sorkuntzan aurrera goaz. Ondoren herritarren beharrei erantzungo dien proiektu teknikoa zehaztuko da, komunitatea energia sortu eta partekatzeko erraminta bezala erabiliz.

Ajangizko energia-komunitatearen sorkuntza

Azken hilabeteetan Ajangizko energia-komunitatearen sorkuntzan lehen pausoak ematen egon gara bertako herritarrekin batera. Honetarako, herritarren partaidetza aktiboaz estatutoak idatzi eta proiektu teknikoa zehaztu dira. Orain energia sortu eta partekatzeko eremu posibleak aztertzen gabiltza, hurrengo pausoa proiektuaren martxan jartzea izango delarik.

Paradigmaren Alemaniako fabrikara bisita

Irailean Paradigmaren fabrika eta formakuntza-zentroa bisitatzeko aukera izan genuen, formakuntza ikastaro baten bidez azken produktuekin esperientzia lortzeko. Paradigmaren eguzki-kolektore termikoek hutsean lan egiten duten hodien bidez funtzionatzen dute, eguzki-argia ur-beroan bihurtuz. Gainera, ez dute inolako hozgarririk erabiltzen eguzki-fluido gisa, honetarako ur hutsa soilik erabiliz,

Berriztagarrien potentzial azterketa Azpeitian

Azpeitiko Udalak udalerriko egoera energetikoari argazki bat atera eta hau aldatzeko alternatibak aztertu nahi zituen bertako baliabideak erabiliz. Hau dela eta, herrian bertan energia berriztagarriek izan dezaketen potentziala ebaluatzeko azterketa garatu da. Bertan, eskala txikitik handira garatutako energia-plangintzaren errepasoa egin da, herri eta mankomunitate mailako energia-planak aztertuz eta hauek EAE eta Europako estrategiekin lerrokatuz. Honekin […]

Elantxobeko klima eta energia Plan Integratua

Elantxobeko Udalak 2023 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen. Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko. Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz […]

Lekeitioko klima eta energia Plan Integratua

Lekeitioko Udalak 2023 urtean energia-plangintzarako balioko zion Klima eta Energia Planaren garapena martxan jartzea erabaki zuen. Dokumentu honek hurrengo 20 urteetako bidea finkatzea du helburu, autonomia erkidego mailatik Europa mailara doazen estrategiekin bat egin eta karbonoan neutroa den udalerria bihurtzeko. Honetarako udalerriko energia-kontsumo eta isurien azterketa sakona egin da, klima aldaketak izan ditzakeen arriskuak aztertzeaz […]

Bioerregai solidoei aplikatutako zergetan aldaketak

Uztailaren 1etik aurrera biomasa erregaiei (pellet eta ezpala) aplikatutako BEZa %10etik %21era itzuli da. Murriztutako %10eko BEZa 2023ko abenduaren 28an onartu zen 2023/08 Errege Dekretuaren bidez. Hasiera batean apirilera arte mantendu behar bazen ere, denbora aurrera joan ahala, uztailera arte luzatzea erabaki zen. BEZaren igoera honek biomasa erregaien azken prezioa handituko du eta erregai fosilen […]

Aerotermia eta fotovoltaika instalazioa Ibarrangeluko etxebizitza batean

Etxebizitza honetan egin behar ziren energia-birgaitze lan orokorren barnean, ur beroa sortzeko aerotermia eta instalazio fotovoltaikoa kokatu dira, honela berriztagarrietan oinarritutako kontsumoa duen etxebizitza lortzeko. Energia elektrikoari dagokionez, 6,5 kW-ko instalazio fotovoltaikoa kokatu da 5 kWh-ko biltegiratzea duten bateriekin. Sarera konektatuta egongo da hau, soberakinen konpentsazioarekin. Energia termikoari dagokionez, zoru erradiantea instalatu da etxebizitza berotzeko, […]