32 kW-ko instalazio FV partekatua Ziortza-Bolibarren
Ziortza-bolibarko Udalak 32 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaiko partekatua martxan jarri du, instalazio hau Udal Energia Planaren ekintza bat izanik. Guztira 400 W-ko 80 eguzki-plaka instalatu dira eta sorkuntza hainbat eraikin publikoen artean banatzen da: Udaletxe berria, udaletxe zaharra, kulturgunea, frontoia, taberna eta museoa. Mota honetako autokontsumoa burutzeko (partekatua) parte hartzen duten eraikinak instalazioa kokatzen den tokitik […]
